"Gipuzkoa martxan" Irunen hasten da
Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak "Gipuzkoa martxan" kanpaina abiarazi du, oinezkoen erabilerarekin lotutako mugikortasun aktiboa sustatzeko, bai bidegorriena, bai gure herri eta hirietako ibilbideena. Bihar, larunbata, Irunera iritsiko da, eta aurten ekintza hori gauzatuko duen lehen udalerria izango da.
Larunbat eta igande hauetan karpa bat jarriko da Zabalgune plazan. Bertan, bisitariek, programatutako jarduerei buruzko informazio zehatza aurkitzeaz gain, udalerritik hurbil dauden bide berdeei buruzko informazioa izango dute eskura.
Larunbatean eta igandean, 10:30ean, ginkana bat irekiko da, eta txikienek, gainera, puzgarriak eta pedalei eragiteko pistak izango dituzte eskura. Larunbatean, mugikortasun aktiboa sustatzeko jardueren barruan, goizeko 11:00etan, ibilketa nordiko bat egingo da parte hartu nahi duten guztientzat. Ordu erdi lehenago, 10:30ean, jarraibideak emango dira eta parte hartzeko materiala banatuko da.
Eguerdiko 12etan hasiko da “Oiasso erromatarretik Irunerako kultura-pasealekua, plazatik plazara”, ordubetez luzatuko dena, eta aukera ona izango da inguruko kultura-ondarea jarduera osasungarri baten bidez ikusteko. Igandean, kultura-pasealekua 11:00etan hasiko da, eta bi orduko iraupena izango du; kasu honetan, izenburu honekin: “Ezagutu Bidasoa eta bere historia”.
Jendaurreko ordutegia larunbatean (10:30 - 14:00/15:30 – 19:30) eta igandean (10:30 – 14:00) izango da.