Irungo Kirola, agertokira
Borja Olazabal Kiroletako ordezkariak astearte honetan jakinarazi duenez, Irungo kirolaren omenezko sariak otsailaren 15ean emango dira, asteazkenarekin, Ficoban egitekoa den ekitaldi batean, 19:00etan.
Ekitaldian, gizonezko eta emakumezkoen arteko kirolari onenaren eta klub onenaren sariak banatuko dira. Iaz bezala, laugarren sari bat ere emango da, herri-bozketa batetik aterako dena, hainbat izen nabarmenen artean: Irundarron Saria. Datozen egunetan botoa emateko espazio bat gaituko da Udalaren webgunean. Bozketa-espazio hori urtarrilaren 30etik otsailaren 10era egongo da irekita.
Ordezkariak nabarmendu duenez, ekitaldia kirolaren jaialdi bat izatea da helburua, baita kirolari irundarrei gorazarre egitea ere, mundu zabalean protagonista baitira kirol-diziplina ugaritan erdietsitako garaipenei esker. Urteko ekimen honetan ohikoa den moduan, ekitaldian aintzatespen eta aipamen bereziren bat edo beste egingo da, eta ikuskizun artistiko-musikal bikain bat ere eskainiko da. Nabarmentzekoa da txokolatezko baloia ere entregatuko dela, ohorezko sari gisa.
Nominatutako kirolariak:
Eki Fanlo. Modalitatea: errugbia. 2022ko merezimenduak: nazioarteko epailea munduko txapelketan.
Iñaki Peciña Modalitatea: eskubaloia. 2022ko merezimenduak: zilarra Europako eskubaloi txapelketan.
Iñaki Cavero. Modalitatea: eskubaloia. 2022ko merezimenduak: Asobaleko denboraldirik onena eta Asobaleko 7ko onenerako nominazioa.
Nerea García. Modalitatea: piraguismoa. 2022ko merezimenduak: 23 urtetik beherakoen munduko txapelketako finalista.
Irati Beorlegi. Modalitatea: oztopo-lasterketak. 2022ko merezimenduak: Espainiako OCR txapelduna.
Sergio Francisco. Modalitatea: futbola. 2022ko merezimenduak: Real C-ko entrenatzailea taldea mailaz igo den urtean eta Sanse-Real Bko entrenatzaile izendatzea.
Darío Cerezal. Modalitatea: kulturismoa. 2022ko merezimenduak: kulturismo naturalaren munduko txapelduna.
Aizpea Gonzalez eta Naroa Zubimendi. Modalitatea: piraguismoa. 2022ko merezimenduak: Espainiako binakako lemazainik gabeko distantzia luzeko txapeldunak
Sebas Martínez, Ander Montserrat eta Unai Sagarzazu. Modalitatea: trinketa. 2022ko merezimenduak: zilarra munduko txapelketan.
Alex Zuzaya. Modalitatea: motoziklismoa. 2022ko merezimenduak: Montmeló-ko 24 orduen txapelduna motorretan.
Alba Rodríguez. Modalitatea: borroka. 2022ko merezimenduak: Espainiako 20 urtetik beherako txapelduna bi aldiz eta zilarrezko eta brontzezko domina 20 urtetik beherako munduko txapelketan
Eider Tapia. Modalitatea: eskubaloia. 2022ko merezimenduak: debuta Bera Berarekin ohorezko mailan eta eskubaloiko junior selekziorako deitua.
Ander Gamon. Modalitatea: automobilismoa. 2022ko merezimenduak: turismo klasikoetako txapelduna.
Leire Baños. Modalitatea: futbola. 2022ko merezimenduak: denboraldi aparta Levante CFn.
Real Unión SAD. Modalitatea: futbola. 2022ko merezimenduak: partaidetza handia Errege Kopan.
Unai Amiano. Modalitatea: esku pilota. 2022ko merezimenduak: DV lehiaketako txapelduna.
Maialen Ramos. Modalitatea: judoa. 2022ko merezimenduak: Espainiako 70 kg azpiko txapelduna.
Klara Olazabal. Modalitatea: piraguismoa. 2022ko merezimenduak: domina ur-amiletako Espainiako txapelketan eta Munduko txapelketan parte hartzea.
Irungo Txirrindulari Elkartea. Modalitatea: txirrindularitza. 2022ko merezimenduak: kirola sustatzeko lana.
Bidasoa Atletiko Taldea. Modalitatea: atletismoa. 2022ko merezimenduak: kirola sustatzeko lana eta emakumeen zein gizonen taldeek helburuak lortu izana.
Leka-Enea Mahai-tenisa: Gizonezkoen eta emakumezkoen taldeak elitean eta kontinenteko txapelketa nagusian parte hartzea.
CD Bidasoa Irun: Gizonezkoen taldea maila gorenean eta EHF European Leaguen parte hartzea