Datorren astelehenean Bakearen Eskola Eguna ospatuko da

Bildutako mezu eta marrazki guztiekin antolatuko den erakusketa Palmera Monteron egongo da ikusgai urtarrilaren 30etik otsailaren 1era

Datorren astelehenean, urtarrilak 30, indarkeria ezaren eta bakearen eskola eguna ospatuko da. Data horretan hil zen, hain zuzen ere, Mahatma Gandhi (India, 1869-1948). Lider bakezalea izan zen, eta indarkeria eza eta erresistentzia baketsua babestu eta sustatu zituen, eta ideia horiek defendatzeagatik erail zuten.

Hori dela eta, Irungo Udalak aurten ere ekimen parte-hartzaile horrekin bat egitea erabaki du. Horretarako, deialdi bat zabaldu da, Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako neska-mutilek mezuak eta marrazkiak bidal ditzaten, haientzat bakeak zer esan nahi duen irudikatuta.

Bildutako mezu eta marrazki guztiekin erakusketa bat antolatuko da Palmera Monteron, eta ikusgai egongo da urtarrilaren 30ean eta 31n eta otsailaren 1ean. Erakusketa ordu hauetan egongo da irekita: 8:00etatik 20:00etara.

Ekimenean parte hartu eta beren marrazkia entregatu nahi duten haur eta familiek aurrez aurre egin dezakete hori, Palmera Monteroko harrera-lekuaren ondoan jarriko den erakustokian, urtarrilaren 23tik 28ra (bi egun horiek barne). Salbuespenez, Palmera Monterora joaterik ez daukaten familiek emailez bidal ditzakete haurrek eginiko marrazkiak, PDF edo JPG formatuan, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora idatzita, urtarrilaren 29ra arte.

Rebeca González Balioetako eta Giza Eskubideetako ordezkariak erakusketaren erakustokia bisitatu du astelehen honetan, eta lehen marrazkiak ikusi ditu. Horrez gainera, publikoki eman dizkie eskerrak ikastetxeei, eta nabarmendu du hezkuntzak rol oso garrantzitsua duela zenbait balio transmititzeko, hala nola tolerantzia, elkartasuna eta munduko bakea. Hori dela eta, ekimenean parte hartzeko deia luzatu du.

Ordezkariak gogora ekarri du iaz ere antzeko jarduera bat antolatu zela: orduan, eskultura bat instalatu zen Luis Marianon, «Bakearen usoa», eta haren barruan bildu ziren marrazki guztiak.

X