Sarrerak agortuta! Igande honetan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots Irunen berriro ere, oso ikuskizun berezi batekin

Irungo Udaleko Kultura Arloaren eskutik, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo taldeak Irunera ekarriko du "Urteak bete, abenturak bizi!" izenburuko ikuskizuna (zehazki, Amaia Kultur Zentrora), igande honetan, hilak 22. Bi saio izango dira: 15:00etan bata eta 18:30ean bestea.

Taldeak adierazi duenez, 35 urte betetzen dituela-eta, inoiz ez bezala, "ospakizun giroan dator". Taldeak jai giroko bira handi bat antolatu du milaka abentura bizi izana ospatzeko, eta oso geldialdi berezia egingo du Irunen.

Igande honetan, handiak zein txikiak emozioz eta dibertsioz betetako ikuskizun bat gozatzeko bilduko dira: abestiak, dantzak eta taldearen urteurrena ospatzeko tarta erraldoi bat.

Ikuskizuna "barre egiteko" berme bat da, "seguru", eta euskaraz izango da. 

Sarrerak agortuta.

X