2023ko Aurrekontu Orokorrei buruzko Osoko Bilkura hilaren 29an izango da, ostegunarekin

Hilaren 29an, ostegunarekin, 09:00etatik aurrera, udaletxeko areto nagusian, Udalbatzak urteko azken osoko bilkura egingo du, hiriko 2023ko aurrekontu orokorrak eztabaidatu eta onartzeko eta abenduko ohiko osoko bilkuraren barruko gai zerrenda aztertzeko.

Azken asteetan, Ogasuneko ordezkari Miguel Ángel Páez udal talde guztietako ordezkariekin bildu da, eta haiekin harremanetan egon da, "ahalik eta zuzenketa gehien onartzeko eta, horrela, taldeak aurrekontuekin bat etortzeko. Datorren urteko kontuek babes handia dutela esan ahal izatea irundarrei urte bukaeran mezu bikain bat helaraztea izango litzateke".

Ogasuneko ordezkariak eskerrak eman dizkie talde guztiei, elkarrizketarako prest egoteagatik. Gogorarazi duenez, "aurrekontuen zenbatekoa handitzeko testuinguruan negoziatzen ari gara, eta, batez ere, zerbitzu publikoei eutsi eta haiek sendotzea eta urte anitzeko konpromiso eta inbertsioak betetzea da helburua. 90 milioi baino gehiago asko da; agian, Udalbatzaren aurrean aurkeztu dugun zenbatekorik handiena. Edonola ere, ahal den neurrian, guztion artean osatu nahi dugu, beti bezala, bat egin eta adostasuna lortzeko prest".

 

Zenbatekoa, handiagoa

Orain arte, 71 zuzenketa aurkeztu dira: EAJk 25 eskaera aurkeztu ditu, EH Bilduk, 25; eta Talde Popularrak, 21. 

 

Udal Gobernuak aurkeztutako aurrekontu proiektuaren zenbatekoa 90.295.000 euro da, iaz baino 7,7 milioi gehiago, eta honako hauek dira proiektuaren ezaugarri nagusiak: zerbitzu publikoak indartzea, gastu soziala handitzea eta inbertsio bloke esanguratsu bat sartzea, gobernu programaren konpromisoak betetzen bukatzeko eta, tartean, ekipamendu berriak martxan jartzeko, hala nola gazteleku berria eta beste haurtxoko bat. Esan bezala, gastu soziala ere handiagoa izango da, eta gizarte politiketarako aurrekontua % 7,5 igoko da.

X