Abenduaren 24an eta 31n, Irungo hiri barruko autobusen gaueko zerbitzua sendotuko da
Irungo Udalak hiri barruko autobus lineek eguberrietako egun nagusietan izango dituzten ordutegien berri eman du.
Alde horretatik, nabarmentzekoa da Gautxori zerbitzua: aurreko urteetan, 07:00etan uzten zion zerbitzu egiteari, baina, aurten, 09:00etara arte egongo da martxan; orduan, eguneko lineak jarriko dira martxan, eta, horrela, praktikan, eguneko 24 orduetan egongo da martxan garraio zerbitzu publikoa. Aurten, gainera, azken orduetan, 07:00etatik 09:00etara bitartean, zerbitzua doakoa izango da.
Hona hemen eguberrietako egun nagusietako irteera ordutegien aldaketak:
L1. ZAISA-OSPITALEA
Abenduaren 24ko eta 31ko azken irteerak:
Zaisatik, 21:00
Ospitaletik, 20:52
Abenduaren 25eko eta urtarrilaren 1eko lehenengo irteerak:
Zaisatik, 09:00
Ospitaletik, 09:00
L2. SAN JUAN – KATEA – TXINGUDI
Abenduaren 24ko eta 31ko azken irteerak:
Fermín Calbetónetik, 21:00
Suhiltzaileen etxetik, 20:00
Txingudi merkataritza gunetik, 20:30
Abenduaren 25eko eta urtarrilaren 1eko lehenengo irteerak:
Fermín Calbetónetik, 09:00
Suhiltzaileen etxetik, 09:30
L3. SAN JUAN – ARTIA
Abenduaren 24ko eta 31ko azken irteerak:
Fermín Calbetónetik, 21:00
Abenduaren 25eko eta urtarrilaren 1eko lehenengo irteerak:
Fermín Calbetónetik, 09:00
L4. SAN JUAN – ANTZARAN – OLABERRIA
Abenduaren 24ko eta 31ko azken irteerak:
Fermín Calbetónetik, 20:45
Abenduaren 25eko eta urtarrilaren 1eko lehenengo irteerak:
Fermín Calbetónetik, 09:15
G1. BEHOBIA
Abenduaren 25eko eta urtarrilaren 1eko lehenengo irteerak: 01:00
G2. KATEA
Abenduaren 25eko eta urtarrilaren 1eko lehenengo irteerak: 01:30
Eskailera mekanikoak eta igogailuak
Egun hauetan, Artiako eskailera mekanikoen eta igogailuen ordutegiak ere aldatuko dira. Zehazki, lau eskaileren eta Jesus karrikako, Iñigo de Loiola, Darío Regoyos eta Luis Mariano kaleetako eta Colón ibilbideko igogailuen ordutegia luzatuko da, eta, abenduaren 24an eta 31n, Gabon gauarekin eta Gabon zaharrarekin, 01:30era arte egongo dira martxan.