José Antonio Santanok eta Rafaela Romerok begi onez ikusten dituzte Lurraldebusek Irun inguruan egin dituen aldaketak

Gaur bertan, Irungo alkate José Antonio Santano, Mugikortasuneko diputatu Rafaela Romerorekin batera, Lurraldebusen egutegiak banatzen aritu da. Gainera, atzo Lurraldebusen lineetan egindako aldaketak aztertu dituzte biek ala biek, batzuek eragin nabarmena baitute eskualdean.

Aldaketen barruan, aipatzekoa da E21 linearen inguruko eskaera historiko bati erantzun izana, Jaizubian bi noranzkoetan beste geraleku bat izango baita; horrela, Jaizubia eta Bidasoko eskualde mailako ospitalea asteko egun guztietan lotuta egongo dira, are jaiegun eta asteburuetan ere.

Gainera, E20 eta E26 lineek, zeinek Donostia eta Hondarribia eta Irun arteko bidea egiten duten N-I errepidetik, bat egingo dute 18:00etatik aurrera, asteburuan E27 lineak bezala. Bestalde, aurrerago Bidaso aldearen eta Donostiako ospitaleen arteko lotura bat planteatzeko hausnarketa hasi da.

Azkenik, Ekialdebusen E23, E24 eta E28 lineak, orain arte, Antiguatik sartzen ziren Donostiara, eta, gero, erdialderantz jotzen zuten; bada, aurrerantzean, Antiguatik bertatik itzuliko dira Bidaso aldera, Donostia erdialdetik igaro gabe, eta. horrela, denbora laburragoa beharko dute ibilbidea osatzeko.

Era berean, Santanok eta Romerok oso positibotzat jo dute 2023 osorako MUGI tarifen % 50eko deskontuen luzapenaren baieztapena, astearte honetan Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren Batzarrak berretsi zuena. Neurri horri eusteak aukera emango du inflazioaren eraginak jasaten ari diren pertsona guztiei laguntzen jarraitzeko.

X