Eguberrietako azokan, inoiz baino bertako saltoki gehiago

Joan den ostiralean, Zabaltza plazako eguberrietako azoka inauguratu zen: hogei txabolak osatzen dute, eta bertako saltokiak dira protagonistak. Urtarrilaren 5era bitartean egongo da zabalik, eta hogeitik gora establezimendu eta entitate txandakatuko dira txaboletan: ekimena Irungo eguberrietako erreferentzietako bat bilakatu da dagoeneko, baina, nolanahi ere, parte hartzaileen kopurua inoiz baino handiagoa da. Bada, astelehen honetan, alkatea José Antonio Santano eta Hiri Bultzadako ordezkari Miguel Ángel Páez bertan izan dira.

Alkateak azaldu duenez, "hau da Irunek etorkizunera begira egiten duen apustua. Hirian gauza onak gertatzea nahi dugu herritarrok, eta bertako merkataritzaren alde egiten dugu". Eguberrietarako prestatutako kanpaina orokorrari dagokionez, berriz, zera adierazi du Santanok: "Familientzako Gipuzkoako eskaintzarik onena Irunen dago: izotzezko pistak, ludoteka, Sarjia parkeko herrixka, merkataritza eta dinamizazioa".

"Egun hauetarako prestatutako programa guztiaren helburua Irun eguberriez gozatzeko hiria bihurtzea da. Ikusi genuen joan den larunbateko ekitaldietan, egun berezi hauen hasieran: Irunen inoiz izan ez dugun bezalakoa izan zen. Bada, gakoetako bat gure merkataritza eta ostalaritzaz gozatzea da, eta, horretarako, onena, eguberrietako erosketak Irunen eta gure saltokietan egitea; adibidez, azokan parte hartzen dutenetan. Establezimendu asko urtero etortzen dira, azokak ondo funtzionatzen duen adierazgarri, eta, gainera, ekimenak eguberriak girotzeko balio du", nabarmendu du Miguel Ángel Páezek.

 

Lehen balorazioak

Víctor Ortega Dperita fruta dendako kideak jakinarazi duenez, "oso pozik gaude: jende asko, eguraldi ona… Nire ustez, iaz baino hobeto ".Mikel Castro Marrubi dendako kideak nabarmendu duenez, berriz, "aurten animatu gara lehen aldiz, eta harrerak harrituta gauzka. Atsegina gertatzen ari zaigu, eta ondo saltzen ari gara". Susana Fernándezek, BidaShop elkartearen izenean, argiztapena aipatu du: "Zabaltza plaza piztu zenean, ikusgarria izan zen, eta, pistari esker batez ere, familiak patinatzera animatzen dira, eta gero azokara joatera ". Bukatzeko, Noemí Barragán Sugar dendako kideak esa du "gure burua ezagutzera eman dezakegu"

Astean zehar, 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara bitartean egongo da zabalik azoka, eta, asteburuetan, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara bitartean. Hona hemen establezimendu parte hartzaileen zerrenda:

  • Brikolajes Easo
  • Artesanos Eskuzlan
  • Maddisormena8
  • Sport Jam
  • K E Albistur
  • Sugar
  • Real Unión
  • Marrubi
  • Elkar Liburudenda
  • Gaztelumendi
  • Frutería Deperita
  • Irun Turismoa
  • Neska Polita
  • El Taller de la Charo
  • Picking Pack
  • Alimentación Nacho
  • Galarza, taller de costura
  • Vinos Grapetxea
  • Sport Jam
  • Candy Cakes
  • Toto: Cristal del Mar
  • Artesanos de Eskuz Lan
X