Eguberri urratsak Irunen

Hiri-bultzadako ordezkari Miguel Ángel Páezek, merkataritza eta ostalaritza sektoreko ordezkariekin batera, Luis Marianoko izotz-pista bisitatu du ireki baino lehen, 17:00etak irekiko baita. Aurkezpenaren helburua izan da hiriko merkataritza-inguruneak dinamizatzeko ekimen guztiak aurkeztea, "Betiko Eguberriak, inoiz ez bezala" izenburupean udalak elkarteen laguntzarekin sustatzen duen kanpainaren barruan.

"Asteburu honetan, erritmoa hartu eta Eguberrietako egun berezienak datoz ondoren. Beste urte batez, eta hau oso berezia da atzean utzi dugun guztiagatik, guztiarekin itzuli gara Irun gozatzeko aukera emateko. Adin guztietako jendearentzako jarduerak, familia-, aisia- eta entretenimendu-ekimen ugari irundarrentzat eta egun hauetan bisitatzen gaituztenentzat. Irun plan ona da, eguberrietan ere", adierazi du Miguel Ángel Páezek.

 Kanpainan nabarmentzeko da izotz sintetikoko hiru pista instalatuko direla Irungo beste horrenbeste kokalekutan. Pista nagusia Luis Marianoko lorategietan jarriko da, eta abenduaren 16tik urtarrilaren 15era egongo da irekita. Lehen aldiz jarriko da izotz-pista Irungo erdialdean dagoen espazio horretan. Izotz-pista Irungo Eguberrietako sinbolo bihurtu da. 800 m2 inguruko azalera izango du, eta herrialdeko pistarik handiena izango da aurten ere. Gainera, hirian bertan egongo da, eta zirkuitu eran antolatuta egongo da. Beraz, ezin bereziagoa izango da, eta xarma berezia izango du.

Gainera, Eguberrietako azokatik oso hurbil egongo da, azoka Zabaltza plazan izango baita bertako merkataritzari eta artisautzari eskainia. Egun hauetan egongo da irekita: abenduaren 16tik urtarrilaren 5era. Itxita egongo da abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean. Aurten inoiz baino denda gehiago egongo da, 20 etxolatan banatuta. Establezimenduak txandaka arituko dira. Hona zerrenda:

Ordutegia, berriz, aste barruan 11:00etatik 13:30era eta 16:30etatik 20etara, eta asteburuetan, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Egun horietan bertan, abenduaren 16tik urtarrilaren 15era, Pio XII.ean izotz-pista txikiago bat jarriko da, estalita (320 m2 inguru). Egun horietan bertan, hirugarren pista (150 m2 ingurukoa) Sargiako parkean egongo da, tirolina eta guzti, eta batik bat haurrentzako pentsatuta dago. Kontuan izan behar da, bigarren urtez jarraian, Eguberrietako herrixka jarriko dela, figurak eta bestelako atrakzioak izango dituena, eta haurrentzako ludoteka-zerbitzua ere bai, abenduaren 16tik urtarrilaren 7ra.

 

Guztira, 1.300 m2-ko azalera hartuko duten hiru izotz-pista dira patinatzeko, eta iaz Irunek lortu zuen zifra errekorra gaindituko dute.

Laugarren atrakzioa Antzarango plazan jarriko den txirrista erraldoia izango da. Pista guztiak eta txirrista erraldoia egun eta ordu beretan irekiko dira:

Ostiralean (hilak 16) 17:00etatik 20:00etara.

Larunbatean (17) eta igandean (18): 11:00-14:00 eta 17:00-20:00

Astelehenetik (19) ostegunera (22): 10:00-12:00 eta 17:00-20:00

Ostiralean (23) eta larunbatean (24): 11:00-14:00 eta 17:00-21:00

Astelehenetik (26) ostegunera (31): 11:00-14:00 eta 17:00-21:00

Igandea (1): 17:00-20:00

Astelehenetik (2) igandera (8): 11:00-14:00 eta 17:00-20:00

Astelehenetik (9) ostiralera (13): 17:00etatik 20:00etara bitartean

Larunbatean (14) eta igandean (15): 11:00-14:00 eta 17:00-20:00

Abenduaren 25ean, egun guztian itxita.

(Abenduaren 19tik 22ra, 10:00etatik 12:00etara, ikastetxeek erabili ahal izango dituzte izotz-pistak eta txirrista, aldez aurretik erreserba eginda).

Prezioak:

12 urte artekoentzat izozt-pistarako sarrera: 2€

13 urtetik gorakoentzat izotz-pistarako sarrera: 3€

Txirristarako sarrera: 1€

Izotz-pistarako + txirristarako sarrera, 12 urte artekoek: 2,5€

Izotz-pistarako + txirristarako sarrera, 13 urtetik gorakoek: 3,5€

13 urtetik beherakoentzako bost sarrerako bonua: 8€

13 urtetik gorakoentzako bost sarrerako bonua: 12€

Atrakzio horiek indartzeko eta jende gehiago ibiliko den hiriko eremu komertzialak dinamizatzeko, kaleak girotuko dira txarangekin eta zuzeneko musikarekin. Beste berritasun bat Eguberrietako filmen ziklo txiki bat da, Mendibil Merkataritza Guneko zinemetan. Gogoan izan aurten ere Eguberrietako apaingarriz hornitutako bola erraldoi bat auzorik auzo ibiliko dela. Aukera dago barrura sartu eta argazkiak egiteko.

 

Mugimendua ostiral honetan hasten bada ere, larunbatean emango zaio hasiera, Irunen Eguberriak inauguratzeko ekitaldiak eginda. 18:00etatik aurrera. eta 22:00ak arte. Irungo erdialdea Eguberrietako erreferentzia bihurtuko da, eta hainbat jarduera egingo dira, "Betiko Eguberriak, inoiz ez bezala" kanpainako ekitaldi nagusiak hasteko. Colon ibilbidearen erdiko zatia aprobetxatuz, eta Goazen! programako aktore Lorena Intxaustik dinamizatuta, bertako dantza-akademiek parte hartuko dute, eta dj bat ere izango da, eta gabon-kantak interpretatuko dituen brass band bat, eta Ondare Kultur Taldeko erraldoiak, eta piroteknia-ikuskizun bat Santiagoko Deabruak taldearen eskutik.

 

Nobedadeen artean, Eguberrietako zinema-ziklo bat abenduaren 30ean, eta urtarrilaren 2an eta 3an. Sarrera doan da, eta programa, honako hau:

12/30 - PIXI POST ETA OPARI-EMAILEAK

01/02 - KLARA Y LA NAVIDAD EN LA GRANJA

01/03 - CUIDADO CON LO QUE DESEAS

Saioak 12:00etan izango dira, eta 160 lagunentzako tokia egongo da. Sarrerak proiekzioaren aurretik eskura daitezke Mendibil zinemetan.

Kanpainaren programazio guztia udalaren webgunean kontsultatu daiteke, baita hirian barrena banatuko diren esku-programetan ere. QR kode bat sortu da mugikorren bidez programa kontsultatu ahal izateko. Era berean, sare sozialetan ere kanpaina jarraitu ahalko da, aldaketa edo berritasunen berri emango baita Twitter eta Instagrameko @irun_informa kontuetan, #GabonetanIrunDa eta #EsIrunEnNavidad traol-hitzekin. Era berean, udalaren webgunearen bidez, plano interaktibo batera sar daiteke, programako jarduera-gune nagusiak non dauden mapan ikusteko.

Jarraian, xehe-xehe, jardueren eta ordutegien zerrenda:

GABONETAKO PROGRAMA 2022/23

Izotz-pistak eta izotzezko txirrista. Abenduaren 16tik urtarrilaren 15era.

  • Pista estalia Pio XII.ean
  • Izotz-pista Luis Marianon
  • Haurrentzako izotz-pista tirolinaduna Sarjia parkean
  • Izotzezko txirrista Antzaranen

Gabonetako azoka. Zabaltza plaza. Abenduaren 16tik urtarrilaren 5era. Itxita egongo da abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean.

Gabonetako herrixka. Sarjia parkea. Abenduaren 16tik urtarrilaren 7ra. Haurrentzako ludoteka. Itxita: abenduaren 21ean eta 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an.

Gabonen bila. Trikuharria.  Familientzako jokoa. Abenduaren 16tik urtarrilaren 4ra.

Jaiotza eta Olentzero erakusketa. Amaia KZko erakusketa-aretoa. Abenduaren 16tik urtarrilaren 9ra.

Ordutegia: asteartetik larunbatera 18:00-21:00; igande eta jaiegunetan 11:30etatik 13:30etara (itxita egongo da astelehenetan, abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean, 5ean eta 6an).

Tren-maketen erakusketa. Palmera Montero gunea. Abenduaren 21etik urtarrilaren 4ra.

Ordutegia: 17:30etatik 20:00etara. Itxita egongo da abenduaren 24an, 25eean eta 31n eta urtarrilaren 1ean.

EGUTEGIA

 

Abenduak 16 (ostirala).

Izotz-pisten eta izotzezko txirristaren irekiera. Pio XII.a, Luis Mariano, Sarjia parkea eta Antzaran. 17:00-20:00

Gabonetako azokaren irekiera. Zabaltza plaza.

«Gabonen bila»: irekiera. Trikuharria. Sarjia parkea.

 

Gabonetako herrixkaren irekiera. Sarjia parkea.

Ametsa Txiki. 18:00 Sarjia parkea.

Gookapi. 19:00 Haurrentzako ikuskizuna. Sarjia parkea.

 

                      

Abenduak 17 (larunbata)

Gabonetako krossa 13:00-18:00. Luis Mariano. Colon ibilbidea

Álex Muguiro  DJa Pio XII.eko izotz-pistan. 19:00-21:00

Inaugurazioa:  Betiko Gabonak, inoiz ez bezala

Colon ibilbidea

18:00 -22:00

Abenduak 18 (igandea)

Gabonetako ongintzazko kontzertua. Ametsa Abesbatza & Ma Non Troppo orkestra.

Amaia KZ  19:00. 15

 

Abenduak 19 (astelehena)

Kamisetak serigrafiatzeko tailerra. 17:30-20:00 Gabonetako herrixka. Sarjia parkea.

Abenduak 20 (asteazkena)

Egurrezko jolasak muntatzeko tailerra. 17:30-20:00 Gabonetako herrixka. Sarjia parkea.

Abenduak 21 (asteazkena)

San Tomas eguneko feria. Urdanibia plaza: 10:00-22:00

Abenduak 22 (osteguna)

Gabonetako bola erraldoia. Santiago kalea. 11:00-13:00 eta 16:30-19:30

Tote bag-etan serigrafiatzeko tailerra. 17:00-20:00 Gabonetako herrixka. Sarjia parkea.

Bakarrizketa. Jolastu Nahi! (euskaraz) Oiasso Museoa. 18:30 Sarrera: 1 €

 

Abenduak 23 (ostirala)

Olentzeroren etorrera. 17:00-21:00. Alberto Anguera plazatik San Juan plazara

Kontzertua: Náyade Abesbatza eta Irun Hiria Musika Banda.  Amaia KZ  20:00. Sartzeko gonbidapena behar da.

DJ Oihan Vega + bertako DJ Aitana Grandes Pio XII.eko izotz-pistan. 19:00-21:00

Peña Poteo. 19:00-22:00. Ibilbidea hiriko zenbait kaletan barrena.

 

Abenduak 24 (larunbata)

Olentzeroko gabon-kanten jaialdia 19:00 San Juan plaza

 

Abenduak 26 (astelehena)

Tiritirantes. Zirku-antzerkia San Juan plaza. Zabaltza plaza. 18:00-19:30.

Abenduak 27, 28, 29 eta 30

Arte Tailerrak. Menchu Gal aretoa. 16:00-18:00. Izena eman behar da aldez aurretik.

5 urtetik gorako haurrak eta haien familiak. 

Abenduaren 26tik abenduaren 30era:

Gabonetako Tech tailerrak. 8 eta 10 urte arteko haurrei zuzendua. Irun Factory.

9:30-13:30

HAURRENTZAKO ANTZERKI TAILERRAK. (euskaraz) Oiasso Museoa. Abenduaren 26tik 30era eta urtarrilaren 2tik 4ra haurrentzako tailerrak Nerea Arriola aktore eta clown-aren eskutik.

16:30-17:45. Tarifa: 32 €

 

HELDUENTZAKO IRAKURRALDI DRAMATIZATUAK. Oiasso Museoa. Abenduaren 26tik 30era. Irakurraldi dramatizatuen tailerra, Ana Pérezen eskutik.

18:00-19:30. Tarifa: 20 €

 

Abenduak 27

ERROMATAR MOSAIKOEN TAILERRAK. 11:00-12:30 elebiduna, tarifa: 4,00 €

Jardun artistikoko tailerra (6-12 urte) Oiasso Museoa.

Kimikarin. 16:30-19:30. Haurrentzako kimika-tailerra. Gabonetako herrixka. Sarjia parkea.

 

Abenduak 28

Soinu-instalazioa eta kontzertua material birziklatuekin egindako musika-tresnekin 11:00-13:30 Gabonetako herrixka. Sarjia parkea.

ERROMA ETA ZINEMA TAILERRA 11:00-12:30 (gaztelaniaz) Tarifa: 4,00 €

Gorputz-adierazpenezko tailerra (8-12 urte) Oiasso Museoa. Gutxienez 8 lagunek eman behar dute izena.

 

Deabru beltzak. 18:30 Perkusio eta piroteknia-ikuskizuna. Irun erdialdea.

«Harry Potter eta sorgin-harria». Zinema-Amaia KZ. 17:00. 5

Abenduak 29

ARKEOLAB: ARKEOLOGIA TAILERRA 11:00-12:30 Elebiduna, Tarifa: 4,00 €

Indusketa eta laborategi tailerra (8-12 urte)

 

Gabonetako pertsonaiak. Ondare. 17:00-18:00 Gabonetako herrixka.

San Vicente de Pauleko majoretteak. 18:30-20:00

Abenduak 30

OIASSORTU Pintura lehiaketa. (Familiak, gazteak eta helduak) 10:00-14:00

Tarifa: 2,00 €

Goizeko Gabonetako zinema. 12:00 OCine Mendibil

PIXI POST Y LOS GENIOS DE LA NAVIDAD (euskaraz)

Asier Hernández DJa Pio XII.eko izotz-pistan. 19:00-21:00

Burrunba elektrotxaranga. 19:00-21:30. Ibilbidea hiriko zenbait kaletan barrena.

Abenduak 31

Bidasoako Erraldoiak. 11:30-13:00. Santiago kalea eta Sarjia parkea

Urtarrilaren 2tik 5era:

Gabonetako Tech tailerrak. 11 eta 13 urte arteko haurrei zuzendua. Irun Factory.

9:30-13:30

Urtarrilak 2

Goizeko Gabonetako zinema. 12:00 OCine Mendibil

KLARA Y LA NAVIDAD EN LA GRANJA (gaztelaniaz)

Gabonetako bola erraldoia. Alberto Anguera. 11:00-13:00 eta 16:30-19:30

Urte berriko kontzertua. Luis Mariano orkestra eta Ballet Compagnie Lychore.  Amaia KZ 19:30. Kontsultatu prezioak.

 

Urtarrilak 3

ERROMATAR MOSAIKOEN TAILERRAK. 11:00-12:30 elebiduna, tarifa: 4,00 €

Jardun artistikoko tailerra (6-12 urte) Oiasso Museoa.

Goizeko Gabonetako zinema. 12:00 OCine Mendibil

CUIDADO CON LO QUE DESEAS (gaztelaniaz)

Gabonetako pertsonaiak. 17:30-19:00. Zabaltza plaza

Urtarrilak 4

Kimikarin. 10:30-13:30. Haurrentzako kimika-tailerra. Gabonetako herrixka.

ERROMA ETA ZINEMA TAILERRA 11:00-12:30 (euskaraz) Tarifa: 4,00 €

Gorputz-adierazpenezko tailerra (8-12 urte) Oiasso Museoa. Gutxienez 8 lagunek eman behar dute izena.

Errege magoen pajeak. 16:00 Irungo udaletxea.

Uikan dantza. 17:30-19:00. Dantza-emanaldia hiriko zenbait kaletan barrena.

Bakarrizketa. Jolastu Nahi! (euskaraz) Oiasso Museoa. 18:30 Sarrera: 1 €

Urtarrilak 5

ARKEOLAB: ARKEOLOGIA TAILERRA 11:00-12:30 Elebiduna, Tarifa: 4,00 €

Indusketa eta laborategi tailerra (8-12 urte)

Errege magoen kabalgata. 18:30. Letxunborro hiribidetik San Juan plazara.

Urtarrilak 7

OIASSORTU Pintura lehiaketa. (Familiak, gazteak eta helduak) 10:00-14:00

Tarifa: 2,00 €

Urtarrilak 8

Irun Hiria Musika Bandaren kontzertua. Amaia KZ 19:00

X