Gaur goizean, Bidasoko batzorde misto teknikoa bildu da

Gaur goizean, Irungo alkate José Antonio Santanok Bidasoko Batzorde Misto Teknikoaren 23. bileran parte hartu du, Hondarribian. Pirinioetako Nazioarteko Batzordearen barruko Espainia eta Frantzia arteko aholkularitza organoa da Bidasoko Batzorde Misto Teknikoa.

Bidasoko Batzorde Misto Teknikoaren bileretan, Bidasoa ibaiaren inguruan eragina duten gaiak lantzen dira, eta, gaurko gai zerrendaren barruan, Irunek proposatu zuen jarduketa jakin batzuk eta gertatu berri diren uholdeak Bidasoa ibaiaren bazterrean izaten ari diren ondorioez hitz egitea. Gainera, alkateak haserrea adierazi nahi zuen, 2020ko urtarriletik Frantziako agintariek Abenida zubia itxita daukatela eta.

Behin bilera bukatuta, Santano pozik zegoen bi gaietan egindako aurrerapenekin. Ibai bazterreko aldaketei dagokienez, uhaldiek eta uholdeek azkenaldian ibai bazterretan (batez ere, Bidasoa auzoaren inguruan) izan dituzten ondorioak aztertzeko lantalde bat eratzea hitzartu da, mugaren bi aldeetan ibaiaren eta ubidearen gaineko eskumenak dituzten teknikariez osatutakoa. Zubiari dagokionez, berriz, "bere eskumenak kontuan izanik, bagenekien Batzordeak ezin duela iritzirik eman, baina hura itxi izanak Iruni eta Txingudiko biztanleei sortzen dizkien eragozpenez aritu nahi genuen, eta horixe egin dugu". Ildo horretatik, Espainiak Baionan duen kontsulak baieztatu du Espainiako Gobernua ere dagoela, Europar Batasunaren barruko zirkulazio askearen esparruan, Espainia eta Frantzia arteko muga guztiak irekitzearen alde.

Gogoan izan beharra dago Irungo alkateak hilabeteak daramala Bidasoa ibaiaren alde bateko eta besteko agintarien aurrean Abenida zubia berriro irekitzeko eskatzen.

X