Bertako merkataritza inoiz baino hurbilago

Bertako merkataritzari laguntzeko lerroari jarraituz, 2022. urtea funtsezkoa izango da Market Place tokiko merkataritzaren online salmentarako plataforma abian jar dadin. Irungo Udalaren eskutik eta Bidasoa bizirikekin batera, ekimena ostegun honetan hasiko da, eta horregatik, gaur, haren aurkezpena egin dute. Bertan izan dira protagonista batzuk eta baita Borja Olazabal ordezkaria ere.

Market Place plataforma horren helburua da tokiko dendetan eros dadin sustatzea eta dinamizatzea. Orain, inoiz baino hurbilago egongo da horretarako, zeren etxetik ere egin ahal izango baititugu erosketak, eta ordu gutxiren buruan jaso. Proiektua abian jarrita prozesu oso bat amaitzen da, non udalak eta Bidasoa Bizirikek lagundu baitiete plataforman parte hartu nahi izan duten denda guztiei. Irungo dendentzat doakoa izan da plataforman parte hartzea, eta, gainera, Market Place-n parte hartzen duten saltokientzako dirulaguntza-lerro bat ere aurreikusi da, salmentako plataforma digitalean parte hartzeko beharrezko inbertsioei aurre egiteko.

Market Place horren bidez, produktuak dendan bertan jaso ahalko dira, eta 24 ordutan entregatu ere ahalko dira Irunen, Hondarribian eta Hendaian (produktu freskoak barne), eta bidalketak egin ahalko dira Estatu osora. Eskualdean banatzeko, eta jasangarritasunaren aldeko apustua osatuz, etxeko entrega bizikletan egingo du Badoa kooperatibak.

Hasteko, ostegun honetatik aurrera, Irungo 25 saltoki ikusi ahal izango ditugu, https://irun.market/  webgunean izena emanda, eta plataforma dinamizatzeko sare sozialetan lantzen ere hasiko dira (Instagram eta Facebook @irunmarket). Hona hemen izena eman duten dendak:

SUGAR

SOFT IRUN BAKERY & COFFEE

CHEZ PACO

CHOCOLATES DE IRUN

MARRUBI GOXOKIAK

VINOS ARAMBARRI

FRUTERIA DEPERITA

ALFREDO Y OLGA LICORES

ORTEGA Y OLAZABAL ZAPATERIA

KEALBISTUR

JECA

MERCERIA DORI

BOST CHICO

JECA CHICA

JOYERIA LUCCA

JOYERIA LERRO

PAPEL Y +

DISCONSU

PICKING PACK IRUN

KOLON MENAJE

AGUIRRESAROBE

BRIKOLAJE EASO

IRUN BONSAI

NESKA POLITA

ELCHICODELOSCARTUCHOS

X