Zeramikaren hastapenak ikasteko ikastaroa

Kultura Arloak jakinarazi duenez, Zeramika Tailerrak hastapen ikastaro bat emango du. Erabiliko den materiala terrakota izango da, eta antolakuntzak berak jarriko du. Ikastaroaren barruan, oinarrizko hiru teknikak landuko dira: txurroak, plakak eta atximurrak. Behin lehortuta, piezak bizkotxatu egingo dira, eta, ondoko egunetan, abisua helaraziko zaie parte hartzaileei, jasotzera joateko.

Saioak 10:00etatik 18:00etara iraungo du, eta bazkaltzeko tarte bat izango da; ildo horretatik, Tailerrak jan-edanak eramatea gomendatu du. Interesdunek Udalaren egoitza elektronikoan eman dezakete izena, https://www.irun.org/eu/egoitza helbidean.

EGUNA: azaroaren 25a, ostirala

ORDUTEGIA: 10:00-18:00

IZENA EMATEKO EPEMUGA: azaroaren 24a

PREZIOA: 40,80 €

INFORMAZIO GEHIAGO: 617 479 021

Ez da beharrezkoa aurretik zeramika modelatzeko ezaupiderik izatea.

X