Neguko ordutegia 'Igandero' ekimenerako

 

Irungo Udalak jakinarazi duenez, igande honetan, urriko ordu aldaketa dela-eta, Igandero ekimenaren ordutegia ere aldatuko da. Datozen hilabeteetan, Colón ibilbidearen erdialdea oinezko eta txirrindularientzat erreserbatzeko ekimena 10:00etatik 15:00etara bitartean eramango da aurrera, kontuan izanik lehenago ilunduko duela.

Martxoan, ordutegia berriro aldatzen denean, ordutegia arratsaldera arte luzatuko da, eta, berriro ere, 10:00etatik19:00etara bitartean itxiko da Colón ibilbidearen erdialdea.

X