Hasi da Adinekoen Astea

Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko arloak aste honetan hiriko adinekoen zentro eta lokaletan antolatu diren ekitaldi berezien berri eman du. Urriaren 1aren inguruan antolatzen da programa berezi hau, egun horretan ospatzen baita Adinekoen Nazioarteko Eguna.

Irailak 27 - Behobiako espazio soziala

17:30
Ilarako dantza-jaialdia
Jarduera honetan zenbait dantza-estilotan dantzatzen ikasiko dute parte-hartzaileek.  Dantza-aldaketa bakoitzean erresilientziaz hitz egingo da, eta dantzak egokitzen eta zailtasunei aurre egiten nola lagundu dezakeen azalduko da.

Irailak 28 - Belaskoeneko espazio soziala

17:30
ZAHARKINEN ERAKUSKETA ETA HITZALDIA
Zaharkinak espazio sozialera joan ohi diren adinekoek ekarri dituzte.

Irailak 29 - Lekaeneko espazio soziala

17:30
JOSE IGNACIO ETA ROBERTOREN KONTZERTUA
(egoitza-ekipamenduetako bi kolaboratzaile dira)

Irailak 30

10:00-12:00
Parean Elkartearekin elkarlanean, paseo-ginkana bat egingo dugu hirian barrena. Bost geldialdi izango ditu: Palmera Montero, Ama Xantalen ermita, Urdanibia plaza, Junkal eliza eta Udaletxea.

Geldialdi bakoitzean, proba edo jolas bat egingo dugu, taldeetan. Proba edo jolas bakoitzaren ondoren, kartulina zatietan idatziko ditugu erresilientziari buruz aipatu diren esaldi edo hitzak. Ondoren, kartulina handi batean idatziko dira Irungo emakume erresilienteen irudi historiko guztiak.

Geldialdi bakoitzean Irungo emakume garrantzi baten istorioa hartuko da abiapuntutzat, baita parte-hartzaileek kontatzen duten istorioa ere, erresilientzia kontzeptua testuinguruan jartzen aldera. Ginkana amaituta, esaldi eta hitz guztiak, geldialdietan kartulina zatietan idatziak, Palmera Monteroko 2. aretoan jasoko dira, parte-hartzaile guztien artean sortutako ikusgarri egiteko. Horrez gain, pareta horretan islatutakoa irakurriko da.

Parte-hartzaileak: adineko 40 pertsona; izena emateko: adinekoen espazio sozialetan eman beharko dute izena aldez aurretik; gainera, jardueraren berri emango da adinekoen elkarteen ehun osoan, parte-hartzea sustatzeko.

Irailak 30 eta urriak 3

Ana Eguiazabalekin elkarlanean, bi jarduera egingo dira Ama Xantalen eta Caser Anaka adinekoen egoitzetan. Bi jarduerak clown formatuan egingo dira, egoitzetan dauden adinekoak ikusgarri egiteko eta aitortza- eta entzute-prozesu bat abiarazteko. Horrela, gure inguruko adinekoei aukera emango diegu beren bizialdi luzeak ematen dien esperientzia eta duintasuna partekatzeko. Jarduerak ordubete iraungo du egoitza bakoitzean, egutegi honen arabera:

  • Ama Xantalen: Irailak 30 (ostirala) 11:00etatik 12:00etara
  • Caser Anaka: Urriak 3 (astelehena) 11:15etatik 12:15etara.

Anaka-Puianako espazio soziala

17:30
LA CUARENTENA antzezlanaren estreinaldia. Leku guztiak bete dira. Anaka-Puianako zentroko adierazpen-tailerrean sortutako antzezlan bat da. COVID-19aren pandemiaren garaian dago girotua.

Antzezlanaren xedea da etxeratzeak eta kutsatzeko beldurrak ekarri zituzten antsietate eta izuak naturalizatu eta uxatzea. Komedia barregarri honetan, bizilagunen komunitate baten begietatik ikusiko ditugu garai hartako paranoia guztiak: komuneko paperaren eskasia, inoiz baino kirol gehiago egitea...

Irailaren 30etik urriaren 9ra - Palmera Montero espazio soziala

MURAL ERAKUSKETA, Adinekoen Nazioarteko Egunaren harira.

Mural serie bat sortuko da eta, hori egitean, aukera izango dugu adineko emakumeen erresilientziaz eta ekarpenez hausnartzeko. Hausnarketa horiek kartulina zatietan jasoko dira, eta Palmera Montero Espazioko hall-ean egongo dira ikusgai, erakusketa ikustera doazen guztiek eskulan-tailerrean egin den lanaren berri izan dezaten.

Urriak 1- San Migueleko espazio soziala

17:30-20:00
TOTE-BAG:
KAMISETA BERRERABILGARRIAK - Zentroko erabiltzaileentzako eskulan-tailer honetan kamiseta koloretsuak egingo dira, tinduak erabilita.

X