Irungo Udalak Kosta Sailera igorri du Artiako kanala birnaturalizatzeko proiektua

            Irungo Udala lanean aritu da Bidasoa ibaiaren ertza berreskuratzeko eta Osinbiribileko parkea ingurumen-babeseko esparruan sartzen jarraitzeko, eta ekimenak jarraipena du orain Artiako errekastoa birnaturalizatzeko proiektuarekin.

Hirigintza arloak urratsak egin ditu bide horretan, dituen eskumenen barruan. Azkenekoa antolamendutik kanpo zegoen eraikin bat eraistea izan da, Juan Thalamas Labandibar kaleko 23.ean. Urrats horiek eginda, Estatuaren Kosta Sailera igorri da ingurua birnaturalizatzeko proiektua. Administrazio hori da birnaturalizatu nahi den eremuaren titularra eta, beraz, baita jarduera gauzatzeko eskuduna ere.

Ostegun honetan, José Antonio Santano Irungo alkateak zuzenean eman zion proiektua Teresa Riberori, Irunera eginiko bisitan. Ribero Gobernuko presidenteordea da, baita Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroa ere: “Txingudiko Plan Bereziaren erabateko garapenean aurrera egin nahi dugu; kasu honetan, birnaturalizatzeko dagoen zatia oneratuta, zeina Estatuaren eskumenekoa den. Horrela, Osinbiribil parke periferikoa bururatuko litzateke, eta Juan Thalamas Labandibar kaleko oinezkoentzako pasealekuarekiko eta bidegorriarekiko konexioa hobetu”.

Proiektuaren azterlanean adierazten den moduan, birnaturalizazio horren barruan daude ibaiaren ibilguaren trazadura aldatzea, hormak ordeztea, ibaiertzak naturalizatzea edo ibaiaren ertzetako oinezkoentzako pasabidea eta bidegorria luzatzea.

Lanak egiteko proiektuak bederatzi hilabeteko epea finkatzen du lanak egiteko, eta 4 milioi euroko aurrekontua.

X