Irungo Udaltzainek hiru pertsona atxilotu dituzte, drogak edukitzeagatik

                       Irungo Udaltzaingoak jakinarazten du irailaren 22an, ostegunarekin, hiru pertsona atxilotu zituztela Behobian, osasun publikoaren kontrako ustezko delitua egiteagatik, estupefazienteak baitzeuzkaten.

Atxiloketa Behobian egin zen, udaltzainek egiten dituzten prebentzio-lanen esparruan. Auzo horretan zebilen patruila batek hiru lagun ikusi zituzten bizikletan ibiltzen, ziztu bizian eta fardel handiak zeramatzatela. Geldituta, 14 kilo marihuana zeramatzatela ikusi zuten, eta droga hori konfiskatu zieten.

Ondorioz, hiru pertsona horiek atxilo eraman zituzten, osasun publikoaren kontrako ustezko delitua egotzita, eta epailearen esku utzi zituzten.

X