Indartu egin da dinamizazio-zerbitzua adinekoen lokaletan

Gizarte Ongizate arloak zentro sozialetako dinamizazio-kontratu berriaren berri eman du. Kontratua aste honetan esleitu du Tokiko Gobernu Batzarrak.

Dinamizazio-zerbitzua adinekoen erreferentziako baliabide izateko sortu da, adinekoen gune sozialak bultzatze aldera. Honako hauek egitea ahalbidetzen du zerbitzu horrek: adinekoen kolektiboan jarduerak garatzea, aisia aktiboko gune batean sartzeko aukera emanez, beren ekimen propioak gara ditzaten eta dinamizazio-zerbitzuak berak diseinatzen duen programazioan parte har dezaten; bizitzarako jarrera eta trebetasun kognitibo, sozial eta afektiboak bereganatu eta garatzea; harremanak izatea, gizarte-ingurunean integratzeko harreman bat garatzea eta ohitura osasungarriak har ditzaten sustatzea zahartze aktiboa eta osasuntsua izan dezaten.

David Nuño Gizarte Ongizateko ordezkariak zera nabarmendu du, “adinekoentzako zerbitzuak hobetzeko egiten dugun apustua sendoa da. Dinamizazio-zerbitzuak balorazio onenetarikoa du arloan, eta beste bi zentrotara zabaltzea erabaki dugu. Horrela, Irungo zenbait auzotan banatuta dauden zazpi zentrotara zabalduko da”.

Zerbitzu horretan izapidetzen ari den kontratu berriaren bidez, hobekuntza batzuk sartu eta gune sozial gehiagotara zabaltzen da. Dinamizazio-zerbitzua Iraso eta Luis Mariano zentro sozialetara zabaldu da eta honako ordutegi hauek izango ditu zentro sozial horietan dinamizazio-zerbitzuak:

-Iraso zentro sozialean: dinamizazio-zerbitzua astelehen, asteazken eta ostiraletan egingo da, 16:00etatik 18:00etara.

-Luis Mariano zentro sozialean: dinamizazio-zerbitzua astearte, ostegun eta larunbatetan egingo da, 16:00etatik 18:00etara.

-Dinamizazio-zerbitzuak hobetu egiten ditu bere prestazioak, eta adinekoen gune sozialen sare osoa koordinatuko duen koordinatzaile bat ere izango du.

Gainera, dinamizazio-langileek osatuko dute zerbitzu hori, eta zuzeneko arreta emango die adinekoen gune sozialen erabiltzaileei, betiere gune sozial bakoitzean garatzen den zerbitzu-motaren eta/edo ekintza-motaren arabera.

 

Honako hau da Irungo adinekoentzako gune sozialen sarea:

*SAN MIGELEKO ADINEKOEN LOKALA

*BEHOBIAKO ADINEKOEN LOKALA

*ANAKA-PUIANAKO ADINEKOEN LOKALA

*BELASKOENEKO ADINEKOEN LOKALA

*LEKAENEKO APARTAMENTUETAKO GUNE SOZIALA

*LUIS MARIANO ZENTRO SOZIALA

*IRASO ZENTRO SOZIALA

*PALMERA MONTEROKO ADINEKOEN LOKALA

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Irungo adinekoen gizarte guneak dinamizatzeko kontratua Txiribuelta elkarteari esleitzeko proposamena. Kontratuaren iraupena: Bi urte; gehieneko aurrekontua: 625.467,36 euro.

X