Udal aldizkariak 100.zenbakia jada

Irungo 20.000 etxek baino gehiagok jasoko dute datozen egunetan udal-aldizkariaren 100. zenbakia. 2022 honetako hirugarren zenbakia da, eta azalean Irungo etorkizuneko geltokiaren infografia dakar. Gai hori barne-orrialdeetan garatzen da, 70 milioi balioko duen operazio guztiaren irudi eta datu gehiagorekin. Irungo trenbide-eremua berritzeko Vía Irun proiektu osoaren funtsezko pieza da etorkizuneko geltokia, eta gero eta hurbilago dago. Orain, ADIFen lizitazio-fasean dago.

Aldizkariaren hiru digituak ezin zitezkeen oharkabean pasatu zenbaki honen orrialdeetan, eta, horregatik, erreportaje bat egiten da argitalpenaren ibilbidea gogoratzeko. Hiru hilean behin udalaren gaurkotasuneko gaien, herritarrentzako zerbitzuen eta intereseko jardueren berri emateko sortu zen. Aurreko zenbakietako azalek ilustratzen dute albistea, eta José Antonio Santano alkateari egindako elkarrizketa ere agertzen da. Elkarrizketa horretan, alkateak balioa ematen dio udal-aldizkari.

Gainerako orrialdeetan, beste hainbat gai azaltzen dizkigu, hala nola Irungo udako balantzea iruditan, mugikortasun iraunkorraren aurrerapenei buruzko erreportaje bat, hirian berriki egin diren berrurbanizazioen atala eta adineko pertsonentzako 8 zentroen eta haien jardueraren gainbegiratu bat.

Zenbaki biribil hau ohiko atalek osatzen dute, hala nola udal-taldeei irekitako tribunak, udal-gaurkotasunak formatu laburragoan edo «Barrutik» // «Desde dentro» atalak, orrialdea bizikletak garbitzeko gune berriari eskainita. Kontrazala Irun Zuzenean jaialdiari eskainia dago. Irailaren 30ean eta urriaren 1ean egingo da Irungo Udaleko Kultura arloaren urteko apustu musikal handi hori. Etxean jasotzeaz gainera, udalaren www.irun.org webgunetik ere deskarga daiteke aldizkaria.

X