Atzerako kontaketa Irun Zuzenean 2022rako

Irun Zuzenean jaialdia hasteko 10 egun falta direlarik, gaur asteartean, Juncal Eizaguirre Kulturako ordezkariak eta Get In enpresa sustatzaileko Iñaki Estévezek ekitaldiari buruzko berriak eman dituzte. Jaialdia irailaren 30ean eta urriaren 1ean izango da Ficoban.

"Aurten egin dugun musika-apustua da. Goi-mailako jaialdi handi bat egin nahi genuen, lehen mailako talde eta bakarlariekin, eta iritsi da unea. Aurrekontua hirukoiztu egin dugu, eta ilusio handia dugu Irun Zuzenean honetan; izan ere, Ficobako lekuak egoki bermatzen du ikuskizun handi bat bizi izango dugula", adierazi du Juncal Eizaguirrek.

 Berrikuntza nagusia da kontzertuen ordutegiak badakizkigula, eta bi agertokitan banatuko direla: nagusia, Ficobako 3. pabilioian egongo da, eta bestea, kanpoaldean. Han egongo da jateko eta edateko eremua ere. Hona kontzertuen ordutegiak:

Ostirala

19:00 Ezpalak

20:00 Maren

21:00 Jordana B

22:00 Iván Ferreiro

23:30 Dupla

 

irun feed 30

Larunbata

19:00 Maika Makovski

20:00 Malforta

21:00 Ginebras

22:30 Impacto Vudú

23:30 Zahara

 irun feed 01

Aurkezpen-jaiak

Halaber, jakinarazi dute irailaren 22an (osteguna), 19:00etan, Tabakalerako Kutxa aretoan (4. solairua) jaialdia aurkezteko jai bat egingo dela Impacto Vudúren kontzertuarekin. Talde hori Ficoban joko dutenetako bat da. Sarrera doan da, edukiera bete arte (ehun bat lagunentzako tokia).

Ficobara joan behar dutenek jakin dezatela Euskotrenen geltokia barrutitik metro gutxira dagoela. Larunbatean topo bat egongo da jaialdia amaitu eta gutxira, 01:05ean, Donostiara doana. Gainera, gogorarazi behar da Ficobako parkinga erabil daitekeela eta doakoa dela.

X