Irun, mugikortasun jasangarriaren asterako prest

Ostegun honetan, Mugikortasuneko eta Garapen Jasangarriko ordezkari Borja Olazabalek Mugikortasun Jasangarriaren Astearen kontura hirian aurreikusi diren jarduerak aurkeztu ditu. Izan ere, hainbat ekimen antolatu dira datozen egunetarako. Leloa: “Konbinatu eta mugitu”.

“Urte osoan aritzen gara mugikortasun jasangarriaz, baina bada aste bat Europa osoan haren inguruko mezuak are gehiago azpimarratu nahi dituguna; azken batean, hirietan mugitzeko beste modu bat, posible izateaz gain, betiko da. Leloak iradokitzen duenez, hainbat aukera ditugu mugitzeko (bizikleta, garraio publikoa, etab.) eta hiriak herritarrentzako toki atseginagoak bihurtzeko helburu globala lortzen laguntzeko gure aletxoa jartzeko”, adierazi du Borja Olazabalek.

Joan den astelehenean ezagutarazi zen programazioa, eta, haren barruan, aipatzekoa da Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko Partzuergoaren eskutik berau osatzen duten hiru hiriak lotuko dituen bizikleta martxa: Irunen, 10:30ean abiatuko da, Zabaltza plazatik. Era berean, nabarmentzekoak dira beste ekimen ezagun batzuk, hala nola Nagusikleta eta village vélo direlakoak. Azkenik, bigarren eskuko azoka, bizikleta doitzeko tailerra eta bizibusaren eta eskola bidearen saioak ere aurreikusi dira, besteak beste. Hona hemen egitarau osoa:

IRAILAK 17, LARUNBATA:

  • Village Velo_ 17:00-20:00. Zabaltza plazan. Euria egiten badu, Eguzkitza eskolako patioan.

IRAILAK 18, IGANDEA:

  • Bizikleta martxa_ 10:30etatik aurrera.
  • Ibilbidea: Zabaltza plazatik atera eta 11:00etan Zubimuxuko biribilgunean Hondarribiko martxarekin elkartu; ondoren, Hondarribi kalea, Aduana, Gipuzkoa etorbidea, Euskal Herria etorbidea eta Urdanibia plazara (hor hamaiketakoa egingo dugu). Hortik Behobia aldera bidegorritik eta Zabaltza plazara itzuli martxa bukatzeko.
  • Bigarren eskuko merkatua_ goizean. Zabaltza plazan_12:00-19:00
  • Bizikleta-tailer-kamioia_ goizean, Zabaltza plazan_ 10:30-14:00

IRAILAK 19, ASTELEHENA:

  • Nagusikleta_ 16:30-19:00. Ama Shantaleneko egoiliarrekin, Balaztako kideen laguntzarekin_

IRAILAK 20-22, ASTEAZKENA ETA OSTEGUNA

 

  • Helduentzako bizikleta ikastaroa_ 10:00-13:00_ irungo kaleetan barrena. Izen-ematea Irungo webgunean edo SACen.

https://www.irun.org/modi/participacion/usourbanobicicleta.asp?idioma=2

IRAILAK 22

 

  • Bizibusa_ Eguzkitzako eta Dunboako eskoletan.
  • Eskolara oinez / Camino escolar_ Lekaenea eskolan.

IRAILAK 24

 

  • Oztopo proba / Carrera de Obstáculos.

            Irteera eta muga San Juan enparantzan.

IRAILAK 16-22

 

  • Txapelketa: garraio publikoa nork erabili gehien (GGLA)_

Garraio publikoa gehien erabiltzen duten irundarren artean 50 bonu banatzea, bakoitza 20 eurokoa. 

  • 25 bonu: irailaren 16 eta 22 bitartean MUGI txartela gehien erabili duten lehen 25 irundarrentzat.
  • 25 bonu: irailaren 16 eta 22 bitartean Irungo hiribuseko zerbitzuak gehien erabili dituzten irundarrentzat.
X