Gaur indarrean sartzen dira garraio publikoko beherapenak eta irun haiei atxiki zaie

Irungo Udalak jakinarazi du irailaren 1ean (osteguna) garraio publikoaren tarifak murriztuko direla. Ekimen hori garraio kolektiboa sustatzeko Gobernu Zentralaren lege-dekretuaren ondorioa da, eta, horretarako, txartelaren prezioaren % 30eko hobaria ematen da.

Gure hiriaren kasuan, eta Gipuzkoako Garraio Agintaritzaren eskutik, udalak erabaki zuen beherapena % 50erainokoa izatea, eta, beraz, bere gain hartuko du Irungo garraio publikoaren erabiltzaileei ere laguntza hori ematea, gainerako % 20 horrekin. Miguel Ángel Páez jarduneko alkateak zera nabarmendu du: "Pandemia ondoko garai honetan, badakigu etxeetako kontsumoak hazten ari direla, eta, horregatik, inpaktua arintzen lagundu nahi dugu, eta, horretarako, gure asmoa da joan-etorri jasangarriak bultzatzea garraio publikoan".

Praktikan, gaurtik aurrera, Irunbuseko autobusetan, taxibusetan eta landa-autobusetan Mugi txartela erabiltzen dutenek % 50erainoko beherapenak izango dituzte txartelean. Lege-dekretuak dioen bezala, tarifa hauek abenduaren 31 arte egongo dira indarrean:

Bidai 1etik 20ra bitarteko TXARTELA MUGI 0,40
21 Bidaitatik 50era bitarteko TXARTELA MUGI 0,33
50 bidaietatik gorako TXARTELA (guztiak, gazteak izan ezik) MUGI 0,08
50 bidaietatik gorako TXARTELAK (gazteak) MUGI 0,00
TXARTELA ANONIMOAREN ERABILTZAILEAK MUGI 0,63
ESKARIPEKO TAXIBUS/GARRAIOA   0,40
MUGI / LURRALDEBUS TXARTELAREN TITULARRAK   0,40

 

Mugi txartela duten kolektiboei aplikatutako deskontuak bere horretan mantentzen dira; beraz, bai gazte, adineko, pertsona ezgaitu eta familia ugarien kolektiboek prezio murriztuagoak izango dituzte joan-etorrietan.

X