Abuztu honetan Irun itzulian

Irun itzulian da aurtengo abuztuan. "Vuelta" berriz dator hirira, hemendik aterako baita aurtengo 5. etapa. Abuztuaren 24an izango da hitzordua, eta hiria dagoeneko prestatzen ari da, kirol-ekitaldi handi horri harrera egiteko.

Juncal Eizaguirre Hiri-bultzadako ordezkariak gaur iragarri du, Bidashop merkatari-elkartearekin eta Denok Bat elkarteko ostalariekin batera, txirrindularitzaren festan parte hartzeko asmoa dutela sektoretik ere.

Juncal Eizaguirrek azaldu zuenez, "Taldeak eta txirrindularitza-itzuliko karabana hirian izateak dakarren ikuskizunaz gain, hiria jarduera-programa batean irauliko da, lokalek eta bisitariek kirol-ikuskizunaz eta probaren inguruan sortzen den festaz goza dezaten."

Merkataritza eta ostalaritza

Alde batetik, saltokiek hilaren 23an eta 24an stockaren azoka egiteko aprobetxatuko dute, denboraldi-amaierako deskontu bereziak eskainiz, eta establezimendu askok itzuliaren xehetasunen bat banatuko dute. Azokan parte hartzen duten saltokiak honakoak dira: Marrubi, Jeca chico, Jeca chica, Bost chico, Bost woman, Papperino, Neska Polita, Eko Irun, Mery Berry, De perita, Ferretería Gaztelu, Kealbistur, Paper y +, Kolon Menaje eta Hirubelar floristería.. Ostalaritzan menu eta pintxo bereziak izango dira Altzola, Juanita, Felix Manso, Arkupe eta Don Jabugon txirrindularitzako itzuliaren gaiari keinuak eginez.

Gainera, abuztuaren 24an, etapa San Juan plazatik igaro ondoren, hainbat jarduera egingo dira, bizikletaren aitzakiaz familiarekin gozatzeko.

Baieztatutako batzuk honako hauek dira:


- Haurrei zuzendutako jarduerak/jolasak; Txiribueltak antolatuta, txirrindularitzarekin lotutako jolasgunea, tailerren gune bat, mallot diseinuaren lehiaketa bat eta etaparen ibilbidearekin apainduko da horma-irudi bat, beste sorpresa askoren artean.

- Itzuliaren emanaldia: pantaila bat jarriko da etapa zuzenean jarraitu ahal izateko eta 5. etaparen iritsieraren emozioa bizitzeko

Horrez gain, Kromosoma Tailerrak bizikletaz birziklatutako piezak ekarriko ditu, jostailu bihurtuta, etab. Erabilera bikoitzarekin, eta sorkuntza eta birziklapen tailerrak eskainiko ditu, betiere txirrindularitza atzean duela.

Beste alde askaria eta bizikleta-zirkuitua txikienentzat, Brioche Pasquierren eskutik, eta beste hainbat sorpresa antolatuko dira

Baina ez hori bakarrik, abuztuaren 19an, igandearekin, Igandero saio berezia izango da txirrindularitzaren gaiari lotuta.

Kirol-kontuak

Colon ibilbidetik abiatuta, Zabaltza plazaren ondoan, pelotoia Iparralde hiribidetik jaitsiko da Santiago kaleraino, eta Junkal kaleko galtzada-harria zeharkatu eta San Martzial kalea igoko dute, Urdanibia plaza alde batera utzita. Lasterketa San Juan plazara iritsiko da, udaletxearen aurretik, eta Karrika Nagusiko harzola igoko dute, eta, ondoren, Artaleku kaletik eta Elizatxo hiribidetik barrena aterako dira hiritik.

Aparkalekuek izango duten eragina eta aparkaleku alternatiboak

Halaber, jakinarazten da proba Irundik pasatzeak eragina izango duela trafikoan, batez ere aparkalekuetan. Zehaztu ahala, xehetasunez emango da horren berri, baina, hasteko, nabarmendu behar da lasterketa igaroko den kale guztietan ezingo dela aparkatu, hilaren 22tik (astelehena) 24ko arratsaldera bitartean. Egun horretan bertan, gainera, zirkulazioa itxita egongo da irteera neutralizatua hasi baino ordu batzuk lehenago.

Udalak aparkaleku alternatiboak jarriko ditu, abuztuaren 19tik aurrera, Dunboa ikastetxean, Leka Enea ikastetxean, Pio Baroja institutuan eta Bidasoa Lanbide Heziketako institutuan.

Ukitutako kaleak, dela pelotoia pasatzeagatik, dela Antolakuntzaren beharrengatik, honako hauek izango dira: Hondarribia, Zubiaurre, Colon ibilbidea (zamalanetarako guneak), Iparralde hiribidea, Bidasoa, Santiago, Junkal, San Martzial, Nagusia, Artaleku, Gipuzkoa hiribidea, Berrotaran eta Joaquín Gamón, eta Argentinar Errepublika. Leku horietan ezin izango da aparkatu hilaren 22tik (astelehena) 24ko (asteazkena) arratsaldera arte, biak barne.

Gerta daitezkeen gainerako ukipenak aztertzen ari dira, eta behin berretsitakoan, ohi bezala jakinaraziko dira.

Eraginak edukiontzi-multzoetan

Irundik igarotzen den Vueltako 5. etaparen ibilbidean, segurtasunagatik, hondakinak biltzeko edukiontzi-multzo batzuk lekuz aldatu behar dira. Horrela, abuztuaren 18tik 19ra eta abuztuaren 24a eta 25a arte, mankomunitatearen edukiontzi-multzo hauek aldatuko dira lekuz:

Iparralde 1ekoa Beraketa kalera aldatuko da

Bidasoa 20koa Legazpi kalera aldatuko da

Santiago 42koa Tadeo Murguia kalera aldatuko da

Santiago 14ko platanoen plazatxora aldatuko da (Santiago, Junkal, Salís)

Junkal-Izagakoa Junkal kalera aldatuko da

Artaleku kiroldegikoa kiroldegiko parkingerako sarrerara aldatuko da

Elizatxo hiribidea 1ekoa Jose Luis Barrioko oinezkoentzako gunera aldatuko da

Elizatxo hiribideko La Sallen dagoena Deskarga kalera aldatuko da

Letxunborro hiribidekoa (Gibeanaka eta Zubimuxu) Jaizkibel eta Agerre gurutzagunera aldatuko da

Hondarribia 41ekoa Donostia kalera aldatuko da

Zubiaurre 5ekoa Geltokiko kalera aldatuko da (zamalanak eta Bidasoa pentsioa).

            Gainera, abuztuaren 23an, goizez, eta 24ko arratsaldean lasterketa igaro arte: bilketa-puntu hauek kenduko dira:

  • Iparralde hiribidea (Alcazar hotela)
  • Colon ibilbidea 31
  • Colon ibilbidea 54
X