Datorren larunbatean Euskal Jira

Datorren abuztuaren 6an, larunbatarekin, Euskal Jiraren beste edizio bat egingo da Irunen. Aurten izaera berezia izango du, pandemiaren erruz bi aldiz kanpoan egon ondoren. Hitzordua Juncal Eizaguirre Kultura ordezkariak eta Iñaki Olazabal Euskal Jirako lehendakariak aurkeztu dute gaur goizean.

Ordezkariak adierazi zuenez, "Udan eskualdean egin beharreko hitzorduetako bat da, eta bisitari asko bertaratzen dira. Oso ekitaldi maitatua irundarrentzat eta oso erakargarria gure bisitarientzat."

EUSKAL JIRA

Euskal Jiraren antolaketari buruzko lehenengo datua 1928koa da, baina oso litekeena da aurrez ere antolatu izana. Espainiako Gerra Zibilak iraun zuen bitartean eta gerraosteko urte askotan, ez zen antolatu, bi urtetan izan ezik: 1951n eta 1955ean, Jostallu elkarteak antolatu zuen. Azkenaldian, berriz, 1979tik gaur arte etenik gabe ospatu da Euskal Jira, 2020ko eta 2021eko edizioak eten arte, COVID-19aren erruz

Hirian sustrai sakonak dituen jai bat da, eta badu bere partitura propioa ere. Primitivo Azpiazuk konposatu zuen, eta Bandak urtero jotzen du. Euskal folklorearen, kirolaren, sukaldaritzaren, dantzaren eta musikaren eta euskal kulturaren gainontzeko bereizgarrien erakustoki bat da Euskal Jira. Antzinako usadio eta ohituren oroigarri bat da, talde bakoitza gurdi batean irudikatzen saiatzen dena.

Aurten 9 gurdi aterako dira desfilean:

GURDIA

  1. EUSKAL JIRA
  2. HENDAIA
  3. IRUNGO EUSKAL KIROLAK. 
  4. BEHOBIA
  5. MEAKA
  6. KEMEN
  7. SANTIAGO
  8. LANDETXA
  9. FORO XXI

Musika talde desberdinek ere parte hartuko dute eta gurdien artean tartekatuta joango dira.

Parte hartze handiko jaia da Euskal Jira, desfilean parte hartu nahi duen oro sar daiteke eta taldeetan. Gainera, jende asko biltzen da Urdanibia plazan sardinak eta sagardoa dastatzeko antolatzen den jai herrikoian.

2022KO IRUNGO EUSKL JIRAREN JARDUERA - EGITARAUA

X