Irun iragan erromatarrean murgildu da

Gaur Dies Oiassonis erromatar jaialdian izan dira José Antonio Santano Irungo alkatea eta Juncal Eizaguirre Udaleko Hiri Bultzada arloko ordezkaria. Haiekin izan dira Oiasso Erromatar Museoko arduradunak, Irungo merkatari eta ostalarien ordezkariak, bai eta Bang Bang Zinema taldeko eta antzezpen historikoko Oiasso talde lokaleko kideak ere. Igandera arte, Irun iragan erromatarrean murgilduko da, ekitaldi ugariko programazio batekin.

«Aurten apustu handia egin dugu Dies Oiassonis jaialdiarekin» nabarmendu du José Antonio Santanok. «Termen proiektua zerumugan daukagularik, zorte handia dugu, erromatar iraganarekin lotutako ondare historiko garrantzitsua dugulako, eta jaialdi hau plataforma bikaina da ondare hori ezagutzera emateko, proposamen oso erakargarri baten bitartean».

Aurtengo aurrekontua marka guztiak hautsi ditu, 200.000 euro baino gehiago guztira,  2019ko aurrekontua bikoiztuz. Erromatar zirkua, Navigiuma, antzezlan historikoak itzuliko dira eta antzerkia indartuko da.  Berrikuntza gehiago ere izango dira. Bere XII. edizioan, Dies Oiassonis bere izaera jendetsua berreskuratzeko eta udako kultur hitzordu garrantzitsuenetako bat izaten jarraitzeko helburuarekin itzuli da. Birsortze historikoko jaialdi gisa, Oiassok historia zabaldu nahi du, gure kasuan, Erromatar Inperioaren garaian Oiasso hiria izan zitekeenaren janzkera, agertoki eta materialak ahalik eta zorroztasun handienarekin berreraikiz.

Aurten, antzezpen historikoek, besteak beste, Navigium Isidis edo Isis jainkosaren omenezko prozesioa, eta zirku erromatarrak bat egiten dute antzerki-emanaldiekin eta esperientzia gastronomikoekin, azken edizioetako jaialdiaren ohiko formatua berreskuratzeko. Era berean, erromatar termen birgaitze proiektuari ikusgarritasun handiagoa emateko aprobetxatuko da jaialdian zehar, museoaren aurrean bisitatu ahal izango den kale erakusketa moduko panel batzuen bidez. Azpimarratzekoa da beroa dela eta jarduera batzuk atzeratu egin direla edo lekuz aldatu direla. Hona hemen ekimen nabarmenenak:

 

Zirku erromatarra

San Juan plazan izango da, eta saioak egingo dira hilaren 15ean (ostirala, 18:00etan), 16an (larunbata, 18:00etan eta 22:00etan) eta 17an (igandea, 13:00etan). Sarrerak Turismo-bulegoan, Oiasso Museoan eta zirkuaren sarreran bertan izango dira salgai 4 euroko prezioan, larunbat gauean izan ezik, 5 eurotan izango baitira salgai.

Azoka erromatarra

Aurten uztailaren 14tik 17ra egingo da, Fermin Calbetón eta Foru kaleetan eta Jenaro Etxeandia plazan, CBAra sartzeko eremuraino.

11:00etatik 14:30etara eta 17:00etatik 23:00etara dago  zabalik. Erromatarren munduko artisautza-produktuak eta elikagaiak eskaintzen dituzte saltzaileek. Azokaren indargarri gisa, beste feria bat dago museoaren sarrera inguruan. Bertan, besteak beste, pieza arkeologikoen brontzezko erreplikak, kosmetikoak eta medikuntzako tresnak daude, bai eta artisautzako pieza gehiago ere.

Antzerkia

Atal hau indartu egin da, eta bost ikuskizun eskainiko dira:

1.- Uztailaren 14an, ostegunarekin, «Els Joglars» konpainiak ¡Que salga Aristófanes! obra eskaini du Amaia Kultur Zentroan, 20:00etan. Prezioa: 15 euro (sarrera orokorra) eta 10 euro (sarrera hobariduna).

2.- Uztailaren 15ean, ostirala, Aristofanesen Emakumeak Asanbladan obraren irakurketa dramatizatuak, Oiassoko termen lorategian. Sarrera doakoa da.

3.- Uztailaren 16an, larunbatarekin, William Shakespeareren Tito Andrónico obra eskainiko da Junkaleko plazatxoan, 22:00etan. Publikoa: helduak. Méridako Erromatar Jaialdiaren eta Teatro Noctámbulo taldearen arteko koprodukzio bat da. Prezioa: 10 euro (sarrera orokorra) eta 7 euro (sarrera hobariduna). Ohiko kanalen bidez eros daitezke: Udalaren webgunean eta turismo-bulegoan eta Oiasso Museoan, ikuskizunaren aurretik, sarrerarik geratzen bada.

4.- Mujeres de Oiasso bakarrizketak hilaren 16an, larunbatarekin, 12:00etan eta 13:00etan, terma erromatarren lorategian (Sarasate kalea). Prezioa: 7 euro, Oiasso Museoan salgai.

5.- Igandean, uztailak 17, goizeko 11:30etan, Ezezagunok Antzerki Elkarteak La paz y otras lunas eskainiko du Amaia KZn. Sarrera doakoa da.

6.- Igandean, 12:30etan, ¡Las peripecias de un joven de Oiasso! Bakarrizketa, Amaia KZn (15 minutu) eta, ondoren, Oiassoko antzerki tailerra, Aristofanesen Lisistrata obraren bertsio laburtu batekin. (30 min).

 

Antzezpen historikoak

Dies Oiassonis jaialdiak Behe Inperioaren garaiko kanpamentu baten erreplika bat izango du. Soldaduen janleku baten antzezpena ere egingo da, eta Erromatar Inperioaren garaiko eguneroko bizitza irudikatzeko zenbait tailer egingo dira. Antzezpenen ekitaldi nagusia Navigium Isidis prozesioa izango da, uztailaren 16an arratsaldeko 19:30etan.

 

Museoan, aipagarriak dira Antzinako Erromako garbiketa eta norberaren higieneari buruzko antzezpen bat, larunbatean 13:30etan; eta gladiaturaren historiari buruzko beste bat, larunbatean 17:30etan eta igandean 11:30etan Oiassoko plazan eskainiko dena. Bestalde, ostiralean 19:00etan Oiasso antzezpen historikoko Irungo elkartearen aurkezpena egingo da. Museoko plazako agertokian izango da.

 

Tailerrak

Ohi bezala, jaialdian dozena bat tailer eskainiko dira. Tailer bakoitzaren prezioa 4 euro izango da pertsona bakoitzeko, larrugintzakoarena izan ezik, zeina doakoa izango den. Erreserbak, Oiasso Museoan edo 943639353 telefono zenbakira deituta.

 

Beste ekitaldi eta ikuskizun batzuk

Bloke honetan aipagarriak dira honako hauek: «Aisialdia eta ikuskizunak Antzinako Erroman» hitzaldia, uztailaren 15ean, ostiralarekin, 18:00etan, Oiassoko Portu aretoan (sarrera doan); Ludi Scaenici taldearen musika- eta dantza-emanaldia, uztailaren 15ean, ostiralarekin, 22:00etan, Junkaleko plazatxoan (sarrera doan); Kalejira erromatarra, ostiralean, hilak 15, 17:00etan, eta larunbatean, 21:00etan, Museoaren egoitzatik San Juaneraino, eta igandean, 12:00etan, Zabaltzatik San Juaneraino; ginkana dendetan barrena, turismo bulegotik abiatuta, larunbatean, hilak 16, 11:30ean, Museoaren egoitzaren parean; eta aire zabaleko zinema emanaldi bat, igandeak, hilak 17, 22:00etan: Gladiator, doan, Bang Bang Zinema ekimenaren animazio bereziarekin, San Juan plazan, zirkuaren instalazioa baliatuz.

Esperientzia gastronomikoak:

1.- Pintxoaren ibilbidea: uztailaren 8tik 17ra, hiriko 22 establezimenduren parte-hartzearekin. Taberna edo jatetxe bakoitzak erromatarren garaian inspiratutako pintxo bat prestatu du. Hona zerrenda:

GAZTELUMENDI - SARGIA - EL TOSTADERO - RUGBY TABERNA - MANOLO - BASQUE CORNER - MARI - EKIALDE - IRUNGO ATSEGINA - EL BULE - SWING BERRI - BIKOTE - IZKINA - ALTZOLA - DANAKO - FELIX MANSO IBARLA - NAROA - VIRGINIA - PAPPERINO -REAL UNIÓN - DON JABUGO - BAKAR

2.- Afari erromatarra eta ikuskizuna: programako berritasunetako bat. Ehun lagunentzako afari bat izango da, San Juan plazan (zirkuko hondarraren gainean). Menua erromatarren garaian inspiratuko da eta, horrez gain, ikuskizun bat ere eskainiko da. Felix Manso Ibarla, Irungo Atsegiña, Gaztelumendi eta Atalaia jatetxeek parte hartuko dute; ikuskizuna, aldiz, A&B Shows eta My Dance Studio-k eskainiko dute. Sarrerak agortuta daude.

Merkataritzarekin eta ostalaritzarekin lotuta, stock azoka bat ere egingo dute tokiko merkatariek jaialdiaren egunetan, beren produktuak kalera aterata.

 

Aurretiazko ekitaldiak

Haurrentzako jolasak, photo call bat eta aurretiazko bi jarduera nabarmen batzuk osatzen dute programa. Alde batetik, uztailaren 6an, Mercedes Unzu Urmeneta eta Mertxe Urteaga Artigas arkeologoek «Una tarde en las termas» hitzaldia eman zuten.

Gainera, uztailaren 8tik «Mérida, Theatrum Mundi» aldi baterako erakusketa bisitatu daiteke Oiasso Museoan. Méridako antzoki erromatarraren irudi argitaragabeak, plano historikoak eta urteetan egin diren konponketa-proiektuak biltzen ditu erakusketak. Oiasso Museoaren eta Méridako Antzerki Klasikoko Nazioarteko Jaialdiaren arteko lankidetzari esker, Irunen erakusketa honetaz gozatzeko aukera izango dugu. Urriaren 31ra arte egongo da gurean.

Azkenik, aipatzekoa da SER Historia saioan Oiasso eta Antzinako Erromari buruz egindako programa, hilaren 9an 01:00ean emititu zena. Atala eskuragarri dago noiznahi etzuteko moduan irratiaren podcast plataforman.

Edizio honetako kartelaren egilea Nerea Bermejo “Missbermi” ilustratzaile irundarra da.

X