Zirkulazioari buruzko oharrak "Dies Oiassonis " jaialdia dela eta

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, uztailaren 14tik 17ra bitartean, Dies Oiassonis erromatar jaialdiak (zehazki, jaialdiaren barruko zenbait jarduerak eta azokak) ondorioak izango ditu hiriko zirkulazioan:

Larunbatean, hilak 16, Navigium Isidis prozesioa dela-eta, 19:20tik 19:50era bitartean, zirkulazioa ibilbide osoan etengo da, Colón ibilbidean, Gipuzkoa hiribidearen eta Eliza karrikaren artean. Irunbusen erdialdeko geralekuak itxita egongo dira 19:20tik 20:00etara bitartean gutxi gorabehera.

Era berean, 20:00etatik 20:15era bitartean gutxi gorabehera, etenaldi puntual bat egingo da, Nafarroa hiribidearen eta Eliza eta San Martzial karriken arteko bidegurutzean, prozesioa San Juan plazatik sartu eta bidegurutzetik pasatzen den arte. Gainera, 20:45etik 21:10era bitartean, ibilgailuek ezingo dute sartu Ramón Iribarren eta Erlaitz kaleetatik Dunboa kalera.

Bestalde, hilaren 13ko 13:00etatik 18ko 08:00etara bitartean, Jenaro Etxeandia plazako taxi geralekua Iparralde hiribideko 1 zenbakian egongo da.

Azkenik, egun hauetan, asteazken honetatik aurrera, erromatar jaialdiaren beharrak direla-eta, aparkatzeko tokiak okupatu beharko dira leku hauetan: Foruen karrikan; Iparralde hiribidean; Junkal plazatxoan; Sarasate, Eliza eta Prudencia Arbide karriketan, Zabaltza plazan; eta Dunboa eta Poxpologile kaleetan.

X