Iván Gómez artista irundarraren erakusketa Menchu Gal aretoan

Ostegun honetan, Kulturako ordezkari Juncal Eizaguirrek “Pliegues temporales” aurkeztu du, datozen hilabeteetan Menchu Gal aretoan ikusgai egongo den erakusketa berria, protagonistekin batera: Iván Gómez autore irundarrarekin eta EHUko Artearen Historiako irakasle eta erakusketako komisario Haizea Barcenillarekin.

“Gozamena da Menchu Gal aretoan erakusketa hau izatea, aretoa nolanahiko lan eta muntatzeetara egokitzen den froga. Gaur, ohi baino erakusketa garaikideagoa dugu, artista irundar batena gainera, eta hiriko udako kultur eskaintzaren erakargarri nagusietako bat izango da”, azaldu du Juncal Eizaguirrek.

Iván Gómezen lana, pixkana-pixkana, irudiak, objektuak, espazioak eta pertsonak harremanetan dauden moduak jorratzen joan da pixkana-pixkana, eta harremana, “tartekoa” eta horri heltzeko moduak lantzen dituzten diziplinen artean dago haren jardunbidea.

2018tik 2020ra bitartean, diskurtsoaren ardaztzat Konpantzia uhartea zuten proiektu batzuk egin zituen: “tartekoaren” metafora gisa erabili zuen uhartea, harreman estetiko sozialetan sortzen diren arazoei buruz jarduteko. Era berean, proiektu horien bidez, beste diziplina batzuekin elkarlanean aritu zen, hala nola irakaskuntzarekin (Naiara Herrerarekin), arkitekturarekin (Anartz Ormazarekin) eta antropologiarekin (Iraitz Agirrerekin), baita Irungo Pio Baroja institutuarekin eta Madrilgo Goi Mailako Arkitektura Eskolarekin.

Erakusketa honetarako, Haizea Barcenilla komisarioarekin eskuz esku lan egin du, erakusketa bere proiektuen eta hainbat pieza etnografiko eta ondarezkoaren arteko elkarrizketa bat bilakatu nahian. Erakusketan, objektuen arteko elkarrizketak aurrez grabatuta daude, podcast batean, ahoz, objektuen eta Konpantzia uharteko testuinguruaren eta gorputzek subjektu historiko gisa izan ditzaketen irakurketen arteko harremana transmititzeko.

Podcasta hiru kapitulutan banatuta dago, eta kapitulu bakoitza erakusketa osatzen duten hiru espazioetako batean dago. Lehenengo espazioa aretorako berariaz egindako lan bat da, ikuslearen gorputzari hel egiten diona eta Pirinioetako Bakea sinatu zenean Konpantzia uhartean zegoen pabiloiaren inguruan diharduena, eta, handik, bi gela abiatzen dira: bakoitzak bere QR kodea du, zeina podcastaren hurrengo kapituluekin lotuta dagoen, eta, han, Iván Gómezen piezak ikusten dira, elkarren kontra borrokatzen, iragan latentera eta hondakin organikoetara daramaten flashen artean, non existentziala denak eta iheskorra denak topo egiten duten; errepresentazioaren eta materialtasunaren artean biltzen diren gorputzak. Horrela, erakusketak linealtasun historiko bat berreraikitzen du, historiak izozten duena desegiteko espazio komun baterako ihesbide bat, esperientzia estetiko bat harremanetarako tresna gisa trazatu nahian.

Ikerketa ildoek diskurtsoak sortzeko bideak dituzte ardatz, hala nola historiografia eta erakusketak, eta generoaren ikuspegitik aztertzen ditu. Hamabostean behin, Berria-n kultur kritikak idazten ditu, eta Euskadi Irratiko Amarauna saioan parte hartzen du.

Lehenengo espazioa aretorako berariaz egindako lan bat da, ikuslearen gorputzari hel egiten diona, Pirinioetako Bakea sinatu zenean Konpantzia uhartean zegoen pabiloiaren inguruan diharduena eta aretoa bilakatuz espazio berri bat sortzen duena.

Sarreran, Iván Gómezek Anartz Ormazarekin artistentzako laguntzen esparruan egin zuen bideoa dago ikusgai: “El pliegue rojo” izeneko proiektua. Behin pabiloiaren erreprodukzio hori pasatuta, ezkerrean, Iván Gómezen beraren eskultura bat dago, Fuera y afuera, eta, atzealdean, fisikoki esku hartuta beste areto moduko bat bihurtu den espazio batean, geltoki zaharraren argazki bat, Ivánek La isla de los faisanes. Modos de contar la historia argitalpenerako egin zuen collage bat.

Gela txikian, zenbait eskultura eta beste espazio batzuk daude: bakoitzak bere QR kodea du, zeina podcastaren hurrengo kapituluekin lotuta dagoen, eta Iván Gómezen piezak ikusten dira, elkarren kontra borrokatzen. Horrela, erakusketak linealtasun historiko bat berreraikitzen du, historiak izozten duena desegiteko espazio komun baterako ihesbide bat, esperientzia estetiko bat harremanetarako tresna gisa trazatu nahian.

Uztailaren 8an inauguratuko da erakusketa, ostiralarekin, eta abuztuaren 28ra bitartean egongo da ikusgai: asteazkenetik larunbatera bitartean, 18:00etatik 21:00etara, eta, igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era.

X