Saltokiak ere, harro

            Gaur ospatzen den LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren testuinguruan, Bidashop merkatarien elkartean zenbait jarduera antolatu ditu. Hitzordua Zabaltza plazan izango da, 16:00etatik aurrera, datorren larunbatean, uztailak 2.

Hiri Bultzada arlotik, Juncal Eizaguirre ordezkariak babesa agertu die «merkatari txikiei, hiria dinamizatzeko egiten duten lanagatik. Kasu honetan, Bidashop elkarteak antolatu ditu ekimenak. Irungo ekitaldi ugaritan hartzen dute parte, eta eskertzekoa da larunbat honetan ere bertan egon nahi izatea, LGTBIQ+ Harrotasunaren ospakizunen harira. Egun garrantzitsua da are indar handiagoz aldarrikatzeko, posible bada, sexu-aniztasunaren defentsa eta izateko eta maitatzeko forma guztiekiko errespetua». 

Bidashop merkatarien elkarteak dinamizatuta, ekitaldiak 16:00eta hasiko dira Zabaltza plazan drag makillajeari buruzko tailer batekin; 16:30etan DJak izango ditugu, ingurua girotzeko; 17:30etarako bingo bat antolatu dute eta 18:45etan Mateo Vergarak pregoia irakurriko du.

Jarduera horiez gain, beste ekimen asko ere egongo dira, Udalaren Berdintasun zerbitzuak eta beste zenbait erakundek antolatuta.

X