Ekainaren 30ean San Martzial mendira igotzeko autobus zerbitzua

Aurten ere erabili ahalko da ekainaren 30ean San Martzial mendira igotzeko zerbitzua. Autobusa Antonio Valverde kaletik aterako da, (Udaltzaingoaren ondotik), 09:30etatik 14:30era bitartean. Txartelak 1,50 euro balio du, eta bertan ordaindu behar da.

Joan-etorriko txartela erosteko aukera dago (3 euroan), baina azpimarratu behar da menditik jaisteko ibilbidea betiere Antonio Valverde kalean amaituko dela.

PREZIOA: 1,5 € joanaldia (3 € joan-etorria)

Ezin izango dira Lurraldebus txartela eta MUGI txartela erabili, ez baita sartzen hiri-autobusen udal-zerbitzuen barruan.

X