Artiako eskailera mekanikoak eta hiriko igogailu batzuk ordu gehiagotan egongo dira zabalik Jaietan

 

San Pedro eta San Martzial Jaiak direla eta, Bide Publikoko Arloak jakinarazten du uztailaren 4ra arte Jesus, Darío de Regoyos, Iñigo de Loiola kaleko, Artaleku eta Colón ibilbideko igogailuak eta Artiako eskailera mekanikoak ordu gehiagotan egongo direla zabalik.

Urteko 365 egunetan, instalazio horiek 07:00etatik 23:00etara bitartean egon ohi dira martxan, baina, egun horietan, bi ordu gehiago ibiliko dira, 01:00era arte, hainbat herritarrek Bide Publikoko Departamentuari egindako eskaerei erantzutearren.

X