Irungo mugikortasuna protagonista da Ifeman

 

           

José Antonio Santano alkateak "Global Mobility call" ekitaldian parte hartu du gaur goizean Madrilen. Nazioartean erreferentzia da mugikortasun jasangarriari buruzko ekitaldi hori. Ekitaldian, Borja Olazabal Mugikortasuneko ordezkariak ere parte hartu du, eta alkateak honako hauek izan ditu ondoan topaketan eta mahai-inguruan: Rafaela Romero Gipuzkoako Mugikortasuneko diputatua, Angeles Marín Espainiako Gobernuko Garraio Ministerioaren ordezkaria, eta Cristobal Pineda Txileko Garraio eta Telekomunikazio Ministerioaren ordezkaria. Solasaldiko gaia mugikortasun intermodala izan da, eta Aimar Bretos kazetari gipuzkoarrak moderatu du.

Santanok Irun 30 ekimenak hirian eragin dituen ondorioak azaldu ditu, batez ere abiadura handiak murriztu direlako eta berotegi-efektua eragiten duten gas gutxiago ere isurtzen delako. Alkateak geroko geltokia eta Vía Irun proiektua jarri ditu mugikortasun intermodalaren eredu gisa:

"Vía Irun proiektuarekin eta geltoki berriarekin distantzia ertaineko konexioa (Madril, Paris eta euskal hiriburuak…) modu jasangarrian eskainiko dugu, eta Irun mugaz gaindiko eremuko erreferentzia bihurtuko dugu", esan du alkateak. "Mugikortasunak lagundu egin behar du klima-aldaketaren aurkako borrokan. Baina mugikortasunak dimentsio sozial bat ere badu, giza dimentsio bat".

X