Jai garbi eta jasangarrien aldeko apustu sendoa


 Irungo garbiketa-zerbitzua prest dago San Pedro eta San Martzial jaiei hasiera emateko. Hilaren 17tik aurrera dispositiboa errendimendu betean egongo da eta giza baliabideak eta baliabide teknikoak indartuko dira jai garbi eta jasangarriak lortzeko.


Zentzu horretan, Borja Olazabal Garapen Jasangarriko eta Mugikortasuneko ordezkariak astelehen honetan gogorarazi du oso garrantzitsua dela jaietan gozatzea eta, aldi berean, ohitura jasangarriei eustea. “Milaka irundar jaien zain daude, eta ondo pasatzeko unea da, baina ez dugu ahaztu behar gutako bakoitzak sanmartzial jasangarrien aldeko apustu honetan duen erantzukizuna. Hainbat gauza egin ditzakegu, esate baterako, jai-inguruetan edalontzi berrerabilgarriak behar bezala erabiltzea, bide publikoa zaintzea, lurrera ezer ez botatzea eta hondakinak bereizteko puntuak erabiltzea”.



Hala, jaiegunetan inbertsio ekonomiko handia egingo da kaleak garbi egon daitezen. Leire Zubiturrek adierazi duenez, “garbiketa zerbitzu arruntak 11.995 euroko kostua badu egunero, jaiegun bakoitzean 14.635 eurokoa da kopuru hori, hau da, %22 gehiago”. Beraz, Zubiturrek gogorarazi nahi izan du ez dela garbiagoa gehien garbitzen duena, gutxien zikintzen duena baizik; hori dela eta, herritarrei eskatu die errespetuz jokatzeko, birziklatzeko eta gaikako bilketa-guneak erabiltzeko.



Edalontzi berrerabilgarriak


Aurten, Txingudiko Zerbitzuakek 16.800 edalontzi berrerabilgarri jarriko ditu Urdanibia plazako lau txosnen eskura. Edalontzi berrerabilgarrien erabilera gehienentzat aski ezaguna den arren, Zubiturrek azaldu du edalontziak Urdanibiako txosnetan egongo direla salgai euro baten truke, eta nahi adina aldiz erabili ahal izango direla. Ondoren, edalontzia txosnara itzultzen denean, utzitako euroa ere itzuliko zaie. Hala, jaiak amaitutakoan, Txingudiko Zerbitzuakek entregatutako edalontzi guztiak bilduko ditu, eta enpresa espezializatu batean garbituko ditu, beste jaiegun batzuetan erabil daitezen.

 

“Ondo pasa! Festa garbi on bat opa dizuegu” idatzita dute edalontziek eta festa-egunetan botatzen diren plastikozko edalontzien kopurua murriztea du helburu eta, horrela, sortzen diren hondakinen bolumena gutxitzea.



Hiri-garbiketako indargarriak


Aurreko urteetan bezala, birziklatzeko gune bereziak jarriko dira funtsezko kokalekuetan:

• Urdanibia plazako txosnak: txosna bakoitzak edukiontzi bat izango du beira, materia organikoa eta ontziak bereizteko. Gainera, kartoia bereizteko puntu orokor bat jarriko da, eta indartu egingo dira beira bilketa.



  • Ficoba: hainbat puntu jarriko dira, materia organikoa, papera eta ontziak dituzten edukiontzi txikiekin, eta, gainera, gai organikoa, ontziak, kartoia eta beira bereizteko edukiontziak eskainiko zaizkie feriatzaileei.


  • Erdigunea: herritarrentzat oro har, birziklatzeko hainbat gune jarriko dira, gaikako bilketarako lau edukiontzirekin. Puntu horietako bakoitzak seinale espezifiko eta oso ikusgarri bat izango du.


Gainera, Txingudiko Zerbitzuek, hala eskatzen duten jarduera guztietan, hondakinak behar bezala bereizteko behar diren edukiontziak jarriko ditu antolatzaileen esku.


Bestalde, Valentín Gonzálezek, hondakinen eta hiri-garbiketaren arduradunak azaldu duenez, langileak hainbat brigadatan antolatuko dira, ospakizun gehienak egiten diren guneetan, lehen orduan ekorketa eta baldekada egiteko: San Juan plaza eta ingurua, Parte Zaharra, Sargia parkea, Kolon eta perpendikularrak, Ensanche-Luis Mariano, Pio XII, Avda. Iparralde eta Ficoba, Euskal Jai frontoia, Istillaga, Erromes, besteak beste. Gainera, eskobatzeko eta baldekatzeko lanak hasi aurretik, beira eta ontziak eskuz bereiziko dituzte, errefusan amaitzen den kantitatea murrizteko.


Gonzalezen esanetan, beharrezkoa den irlatxoetan bilketaren maiztasuna handitu egingo da eta egunero hustuko dira hondakin-zati guztiak. Halaber, arratsaldeko errepaso-zerbitzu bat egingo da, eskuzko ekorketa mekanikoarekin, eta hidro-garbitzailearekin.

 

 

 

Refuerzos en limpieza urbana

Como en años anteriores se instalarán puntos especiales de reciclaje en localizaciones clave:

  • Txosnas de Plaza Urdanibia: cada txozna dispondrá de un contenedor para la separación del vidrio, la materia orgánica y los envases. Además, se ha puesto un punto general para la separación del cartón y se han reforzado destinados a la recogida de vidrio, así como su frecuencia de recogida.
  • FICOBA: se instalarán varios puntos con contenedores pequeños de materia orgánica, papel y envases, y además uno general para feriantes para la separación de materia orgánica, envases, cartón y vidrio.
  • Zona centro: con carácter de uso general para la ciudadanía se instalarán varios puntos de reciclaje con cuatro contenedores de recogida selectiva. Cada uno de esos puntos contará con una señalización específica y muy visible

Además, en todas las actividades que así lo requieren Servicios de Txingudi pondrá a disposición de la organización los contenedores necesarios para realizar una correcta separación de los residuos.

Por otra parte, Valentín González, responsable de residuos y limpieza urbana, ha explicado que el personal se organizará en varias brigadas para realizar diariamente un barrido y baldeo de las zonas que concentran la mayor parte de los festejos a primera hora: Plaza de San Juan y entorno, Parte Vieja, Parque Sargia, Colón y perpendiculares, Ensanche-Luis Mariano, Pío XII, Avda. Iparralde y Ficoba, frontón Euskal Jai, Istillaga, Erromes, entre otras. Además, antes de comenzar las tareas de barrido y baldeo realizarán una separación manual de vidrio y envases para reducir la cantidad que termina en la fracción resto.

González ha apuntado que la frecuencia de recogida también aumentará en aquellas isletas que lo necesitan, pasando a realizar un vaciado diario de todas las fracciones de residuo y durante los días de fiestas se contará con un servicio de repaso de tarde con barrido manual y mecánico, y un servicio de hidro-limpiadora.

X