Udalak bi milioi baino gehiagorekin babesten du elkarte eta ekonomia-sarea hiriak aurrera egiten jarrai dezan

Erabakia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta gero, Irungo Udalak jakinarazten du ostegun honetatik aurrera (ekainak 9) 2022ko dirulaguntzen deialdi orokorrean sartutako laguntzak eska daitezkeela. Guztira 35 finantzaketa-ildo daude, eta 2.176.939 euroko aurrekontua dute, orotara. Miguel Ángel Páez Hirigintzako ordezkariak jakinarazi duenez, dirulaguntza guztiak deialdi bakar bateratu batean eman dira argitara, eta ez banan-banan. Azken urteetan ere deialdi bateratu horren formatua erabili da.

«Gure xedea da herritarrei informazio guztia ematea eta interesdun guztiek dirulaguntzak kontsultatzeko modu zuzenago bat edukitzea. Izan ere, Udalak Irungo erakunde eta elkarteentzat oso garrantzitsuak diren programak eta jarduerak sustatzeko duen tresnetako bat dira laguntzak, are garrantzitsuagoak une hauetan. Normaltasuna berreskuratzen goazen arren, egoera delikatua da sektore askotan. Horregatik, Udalak dituen baliabideak herritarrei hurbiltzea eta are gehiago erraztea da gure lehentasun handienetako bat, Irun Aurrera planarekin egiten ari garen bezalaxe, aurrera egiten jarraitzeko eta hiria ez gelditzeko», nabarmendu du Páezek.

Askotariko laguntza ugari jaso dira dirulaguntzen deialdi orokorrean. Nabarmentzekoak dira, esaterako, irisgarritasunaren eta efizientzia energetikoaren alorreko dirulaguntzak. Milioi bat euroko aurrekontua dute etxebizitzetan eta establezimenduetan hobekuntzak egiteko, eta lagungarriak izango dira, halaber, lan horiek egiten dituzten enpresa txiki eta ertainentzat.  Beste alor batzuetan programak eta jarduerak egiteko laguntzak ere badaude: arlo soziala, euskara, enpresa, merkataritza, garapenerako lankidetza, kultura, hezkuntza, kirola eta/edo auzoetako ekimenak, auzo-elkarteen bidez.

Bada aipagarria den beste kontu bat ere: onetsitako dirulaguntzak (eta gainerakoak) eskatzeko betekizun eta dokumentu guztiak Udalaren webgunean jasota daude, «Laguntzak eta dirulaguntzak» atalean. Eskabideak aurkezteko epea ostegun honetan hasiko da, ekainaren 9an, eta hilabete iraungo du; salbuespena dira aurrez ezarritako data bat duten dirulaguntzak, data horri eutsiko zaio eta. Eskabideak ekainaren 8tik aurrera aurkez daitezke Udalaren egoitza elektronikoan: http://www.irun.org/sac.

 Dirulaguntzen taula

Epemuga
Gizarte Ongizatearen eskumenen esparruan jarduketak egiteko dirulaguntzak Uztailak 8
Adinekoen elkarteek garatutako jarduera-programetarako dirulaguntzak Uztailak 8
Garapenerako lankidetza proiektuei dirulaguntzak Uztailak 8
Irungo ikastetxeetako guraso elkarteen ekintzetarako dirulaguntzak Uztailak 8
Irungo ikastetxeetarako ekintzetarako dirulaguntzak Uztailak 8
Hezkidetza ekintzetarako dirulaguntzak Uztailak 8
Gazte-elkarteen eta haurren, nerabeen eta gazteen esparruan lan egiten duten elkarteen programak eta jarduerak, antolatzeko dirulaguntzak Uztailak 8
Sorkuntza ekintzak sustapenari dirulaguntza emateko deialdia Uztailak 8
Kulturaren beste eremu batzuetako jardueren sustapenari dirulaguntza emateko deialdia Uztailak 8
Abesbatza musikaren  sustapenari dirulaguntza emateko deialdia Uztailak 8
Urteko edo denboraldiko kirol jarduerari dirulaguntzak Uztailak 8
Eskola kirolari dirulaguntzak emateko deialdia Uztailak 8
Kirol eta ekitaldi jarduera zehatzei dirulaguntzak Irailak 30
Enpresak sortzeko laguntzak: e-gaztea proiektua eta e-berritzailea proiektua Urriak 31
Irungo merkataritzarentzako laguntzak Irungo merkataritzako Plan Estrategikoarekin bat egiten duten proiektuetarako Urriak 31
Irailak 30
k-biziak alokairua proiektua Urriak 31
k-biziak – Irungo merkataritza lokalak birgaitzeko laguntzak Urriak 31
Irun Ekintzan saria
 enpresako berrikuntzari
Azaroak 30
Auzoetako liburutegiak
 mantentzeko dirulaguntzak
Uztailak 8
Auzo-elkarteetako lokaletan internetera sartzeko guneak mantentzeko dirula-laguntzak Uztailak 8
Auzoetako jarduera kultural, informatibo eta ludikoak programentzako dirulaguntzak Uztailak 8
Euskaraz baietz! Irungo ikastetxe, institutu eta elkarteetan euskararen erabilera indartzeko egitasmoetarako dirulaguntzak Urriak 31
Entitate pribatuek euskararen erabilera-planak egiteko eta horiek kudeaketa planen bidez garatzeko dirulaguntza Uztailak 8
"Euskararen Nazioarteko Eguna" ekitaldietarako dirulaguntza Urriak 31
Euskara sustatzea helburu duten ekintza sozialetarako dirulaguntza Urriak  31
Hizkuntza paisaia euskaratzeko
dirulaguntzak
Urriak 31
Irabazi asmorik gabeko elkarteei kale katuen taldeak antzutzeko programarako dirulaguntzak Uztailak 8
Irungo eskoletan bertsolaritzaren inguruko ikastaroak emateko dirulaguntzak "Gu ere bertsotan" Urriak 31
Oroimen historikoa berreskuratzeko proiektuei dirulaguntzak Uztailak 8
Irungo institutuetan hizkuntza ohituretan eragiteko dirulaguntzak Urriak 31
Irisgarritasuna hobetzeko dirulaguntzak Azaroak  2e
Efizientzia energetikoa hobetzeko dirulaguntzak Azaroak 2
Bizitegi eraikinen egiturazko birgaitzerako dirulaguntzak Azaroak 2 
Hiri-merkataritza nazioartekotzeko dirulaguntzak 2023ko urtarrilak 31
irun.market online plataforman parte hartzen duten saltokien inbertsio digitalerako laguntzak 2023ko urtarrilak 31
X