Zabalik da Market Place-n izena emateko epea

Merkataritzari laguntzeko ildoari jarraituz, 2022. urtea giltzarria izango da Market Place tokiko merkataritzaren online salmentarako plataforma abian jartzeko. Uda igaro ondoren ezarriko da, Bidasoa Bizirikekin batera, baina, lehenago, ostegun honetatik (ekainak 8) hilaren 19ra arte, ekimenari atxikitzeko epea zabalik izango da hala nahi duten establezimenduentzat, HAZaren egoitza elektronikoaren bidez (https://www.irun.org/es/sede).

Informazio-saioak egingo dira dendentzat, asteazken honetan bertan eta ekainaren 14an, eguerdian, 14:00etatik 16:00etara, Palmera Monteron. Eta hirugarren saio bat, telematikoa, ekainaren 16an. Aurreikusita dago atxikitzen diren dendei uztailean prestakuntza eskaintzea. Bertaratzea baieztatzeko eskatzen da https://irun.market/ webgunean.

Irungo saltokientzat doakoa izango da plataforman parte hartzea, eta, gainera, Market Place-n parte hartzen duten saltokientzako dirulaguntza-lerro bat aurreikusi da, salmentako plataforma digitalean parte hartzeko beharrezko inbertsioei aurre egiteko. Plataforma horren bidez, produktuak dendan bertan erosi ahalko dira, eta 24 ordutan entregatu ahalko dira Irunen, Hondarribian eta Hendaian (produktu freskoak barne), eta bidalketak egin ahalko dira Estatu osora. Era berean, aipatu behar da proiektuaren diseinuan eta esleipenean nabarmen ikusi dela Irungo merkataritzari prozesu osoan zehar lagundu behar zaiola. Proiektuaren ezaugarri eta bereizgarria da hori, eta konpromiso hori bera eskainiko zaie market place-aren erabiltzaile guztiei ere. Informazio gehiago, https://irun.market/ webgunean.

X