Sanpedro eta Sanmartzialak: aurten ere Gazteguneko karpa izango dugu ekainaren 25, 26 eta 27an Istillaga plazan

Sanpedro eta sanmartzialetako programaren barruan, Gazteguneko karpa gazteenentzako espazio bat da. GazteARTEan Irungo Udaleko Gazteria arloak antolatzen du, Euskara arloarekin elkarlanean, eta hiru egunez jarduera eta kontzertu ugari antolatuko dira bertan,gazteen gozamenerako, parte-hartzea ardatz hartuta eta hiriko gazteen gustu eta kezkei erantzuteko asmoz.  

Santiago frontoia izango da publiko gazteenarentzako espazio propioa berriz ere, aurreko edizioetako helburu berberei eutsiko zaie eta aisialdia eta giro ona izango dira erreferentzia. Gaztegunea jai giroko eremua izango da, haurrek, gazteek eta familiek elkarrekin gozatzeko gunea eta, gainera, nerabeen parte-hartze handia nabarmendu behar da.

GazteARTEan zerbitzuak diseinatu duen programan erreferentziako musika-proposamenak eta gazteak agertokiko protagonista izateko jarduerak uztartzen dira. Aurten, programa ekainaren 25ean, 26an eta 27an egingo da, eta nabarmentzekoak dira Dupla, Recicled J eta Anierren kontzertuak, erreferentziazko DJek zuzendutako diskofestak, GazteARTEan agertokia, tokiko artistek jaietan beren lekua izan dezaten, eta ginkana. Azken hori Haur eta Nerabeen I. Planaren barruan sortu diren haurrek eta nerabeek parte hartzeko sistemako taldeetako batek antolatu du, hirian antolatzen diren jaietako espazioetako motorra gazteak berak izateko xedea duen programa baten barruan. 

 

Programación 2022 eus

X