Iganderok berriz ere estreinaldia

 

Nobedadeekin jarraitzen dugu Iganderon; eta haziz doa igandeak jardueraz betetzeko helburuan, Colon ibilbidearen erdiko zatiko espazioak oinezkoentzako eta txirrindularientzako izaten direla aprobetxatuz. Kirolari eta GKEen azokari eskainitako azken edizioen ondoren, Irungo Udalaren ekimen horrek beste pizgarri bat gehitu du: hileko lehen igandeetan bigarren eskuko azoka bat egingo da, partaidetzako aurrekontuetan egindako proposamena kontuan hartuta. 

Beraz, 10:30etik 14:30era bitartean, gehienez ere 12 postu egongo dira interesdunen eskura. Hamabi parte-hartzaile baino gehiago aurkezten badira, Irunen erroldatuta daudenek izango dute lehentasuna, eta itxarote-zerrenda bat sortu eta, behar izanez gero, erabili egingo da. Nahi duenak izena eman dezake E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. o E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu elektroniko bat bidalita.

Interesa duen orok parte hartuko duela bermatzeko (Irungoak izateko salbuespen horren kalterik gabe), lehentasuna emango zaie inoiz parte hartu ez duten interesdunei. Hilean behin egingo da ekimena, hileko lehen igandean, urtea amaitu arte. Gainera, hilaren hasieran Eskuz lan herriko elkarteak egiten duen artisautza-azokarekin batera egingo da, hilean behin izaten da.

Trafiko-oharrak eta Irunbusenak

Iganderon ohikoa denez, zirkulazioa eten egingo da Iparralde eta Gipuzkoa hiribideetako bidegurutzeen artean, goiz guztian, eta baita arratsaldean ere 18:00ak arte.  Irunbusek bertan behera utziko ditu erdialdeko geralekuak.

X