Ayuntamiento de
Buscador

"Skyline", 2022ko San Pedro eta Sanmartzialetako kartel irabazlea

Iune Mecoleta Eseverrik irabazi du, «Skyline» izeneko obrarekin, aurtengo sanpedro eta sanmartzialetarako kartela aukeratzeko lehiaketa, eta sariaren 1.200 € jasoko ditu.

Igandean itxi zen bozketa, 964 boto jaso ondoren. Honenbestez, erabaki da 2022ko sanpedro eta sanmartzialetako kartelaren LEHEN SARIA honako honi ematea:

LEHEN SARIA

1.200,00 €
IRABAZLEA Iune Mecoleta Eseverri
OBRA «Skyline»

«Skyline» izan zen lanik bozkatuena, 276 boto lortu baitzituen. Horrez gain, epaimahai profesionalak bilera egin du, bozketaren emaitza berresteko eta gainerako finalisten artean 300 euroko accesitaren irabazlea hautatzeko. Hauxe izan da emaitza:

>

ACCESITA

300 €
IRABAZLEA Aitor Espie Sánchez
OBRA «Sube a la ermita»

Kultura arloak eskerrek eman nahi dizkie herritarrei, kartela aukeratzeko bozketan parte hartzeagatik. 2022ko sanpedro eta sanmartzialen xehetasun gehiago ezagutu ditugu albiste honekin, eta aurki programaren berritasun gehiagoren berri izango dugu.

X