Ayuntamiento de
Buscador

Eskualdeko paisaien erakusketa Palmera Monteron

Palmera Montero Guneko atarian, pintura-erakusketa egingo da, eta astelehen honetan,  ireki den lehen egunean, bertan izan da David Nuño Gizarte Ongizateko ordezkaria. Margari Álvarez Olasoren lanak dira. Margari eraikin berean dagoen adineko pertsonen lokalaren erabiltzailea da.

Nuñok nabarmendu duenez, "inoiz ez da berandu, ekiteko, proiektu bat aurrera ateratzeko edo, besterik gabe, grina bati denbora eskaintzeko". Azkenik, Margari zoriondu du, “bere ibilbideagatik eta talentuz betetako lanagatik”.

Erakusketa maiatzaren 29ra arte egongo da irekita, eta Margarik azken urteetan egin dituen lanak erakusten dira. Egileak berak dio hirurogeita hamar urterekin hasi zuela ibilbide artistikoa, erretiroa hartu zuenean, eta, harrez gero, etengabe islatu ditu eskualdeko giro eta paisaiak.

Berak aitortzen du ezen, hasi zenean, ez zuela ideiarik marrazten, eta irakasleak etengabe zuzentzen ziola, baina pixkanaka-pixkanaka olioaren teknika menderatu eta bere estiloa hartu zuela: naif estiloa.

X