Ayuntamiento de
Buscador

Arte garaikidea kalera

Juncal Eizaguirre Kulturako ordezkariak, Kontenporanea 2022ko lantaldearekin batera, Irunera arte garaikidea ardatz hartuta itzuliko den ekimenaren seigarren edizioaren programa aurkeztu du. Irungo Udalak sustatuta, eta artearen, kulturaren eta diseinuaren alorretako profesional gazteek antolatutako kultura garaikidearen topaketa hau asteburu honetan izango da, maiatzaren 20, 21 eta 22an, San Juan plazan.

"Arlo horretan lan egiten duten bertako profesionalen eskutik, arte garaikidea kalera aterako da berriro, azken urteotan gure hirian Kulturaren arloan gehien garatu den lan-ildoaren baitan. Horrelako topaketak berreskuratzea albiste ona da zalantzarik gabe, eta aukera ematen digu sektoreari laguntzeko ekimenak bultzatzen jarraitzeko, pandemiaren ondorioengatik gehien behar duen honetan ", adierazi du Juncal Eizaguirrek.

Egitaraua ostiralean hasiko da 18:00etan eta igande eguerdian amaituko da. Aurretik, hiru eguneko jarduerak, aurkezpenak, obra-erakusketa, tailerrak eta musika. Arte garaikidea ardatz duten hogei ekimen baino gehiago. Aipagarria da aurten 8 artistaren lanak bilduko dituen nazioarteko obra-erakusketa, eta berrikuntza garrantzitsu bat: Kontenporearen eskutik arte garaikideko lanak hiriko saltokietan egongo dira ikusgai eta interesa duten pertsonek hiru hilabeterako maileguan eskatu ahal izango dituzte.

Edizio honetako gai orokorra ekosistema enpatikoak dira: plaza leku atsegin bat izatea da helburua, topo egiteko leku bat, harrera egiteko, elkar zaintzeko, non afektuek, keinu emozionalek, oroitzapenek eta oroipen partekatuek duten garrantzia; kontakizunak sortzeko eta partekatzeko leku abegikorra izango da plaza.

Kontenporanearen bereizgarrietako bat da inguruko gazteek taxutzen dituztela jarduerak: elkarlanean oinarritutako formatu kolektibo baten barruan, lurraldeko proiektu artistikoak ezagutarazteko eta tokiko, Espainiako eta nazioarteko sortzaileekiko esperientzia bat partekatzeko engranaje baten parte dira guztiak.

Aurtengo topaketa antolatuko duen batzordea eskualdeko hiru gaztek osatzen dute: Ane Borreguero ekitaldiaren irudi grafikoarekin eta dokumentazioarekin zuzeneko lotura duten gaiez arduratuko da; Iratxe Airesek edukien programazioari eta bitartekaritza gaiei helduko die; eta Jone Pujanak sareetako komunikazioan eta espazioaren diseinuan jarriko du arreta. Aipatutako arloetako prestakuntza espezifikoa du bakoitzak, baina zeharka lan egingo dute batzordearen baitan, eta, horrela, denek parte hartuko dute edukiak asmatu eta sortzeko prozesuan. 

Kultura Arloak jakinarazi duenez, Kontenporanea topaketaren hurrengo edizioak, zeina maiatzaren 20, 21 eta 22an San Juanen egingo den, tailerrak hartuko ditu barnean, eta, batzuetan parte hartzeko, beharrezkoa da aurrez izena ematea.

Zehazki, aurten Kontenporanea kudeatzen parte hartzen ari den lantaldeko kide Iratxe Airesek 5 urtetik 13 urtera bitarteko haurrentzako bi tailer emango ditu –heldu batek lagundu beharko die haurrei–, larunbatean eta igandean, 11:00etan, parte hartzaileei beren liburu propioak sortzen erakusteko: fanzineak editatzeko tailerrak. Ordubete iraungo dute gutxi gorabehera, eta euskaraz izango dira.

Bestalde, larunbat arratsaldean, 16:00etatik 20:00etara bitartean, Zine-Lab taldeak, zeina Maite Alonsok eta Unai Ruizek osatzen duten, beste tailer bat emango du: plazan, karpa bat instalatuko da, eta, barruan, parte hartzearen bidez zinema analogikoa lantzeko laborategi ireki bat; esperimentazioa eta trukea sustatzeko plataforma komunitario bat, zinemarekin modu berri batean erlazionatzera bultzatzeko. Aurrez izena eman beharra dago, baina une bat egon nahi dutenek ere parte har dezakete; hau da, izena emanda ere, ez da beharrezkoa lau orduak ematea.

Super 8ko 8 mm-ko eta 16 mm-ko filmak baliatuko dira, sormenarekin, memoriarekin eta pedagogiarekin lotutako proiektuak sortu eta garatzeko, eta, ildo horretatik, antolakuntza batzordeak etxean dituzten Super 8 formatuko filmak haren eskuetan uztera animatu ditu herritarrak, Zine-Lab materiala biltzen eta lehengoratzen ari baita ekitaldiaren barruan parte hartzaile guztiek elkarrekin ikusteko. Filmik dutenek E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora idatz dezakete.

Tailerretan izena emateko, berriz, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi behar da, eta datu pertsonalak, izen-abizenak, parte hartu nahi dutenen kopurua eta telefono zenbakia adierazi.

Kontenporanea azokaren barruan beren obra erakutsiko duten artisten zerrenda argitaratu da. Behin nazioarteko deialdia eginda, 41 obra jaso dira, sei herrialdetakoak: Espainiako 36, Serbiako bat, Belgikako bat, Argentinako bat, Ekuadorko bat eta Mexikoko bi, 22 emakumerenak eta hemeretzi gizonenak. Hona azkenean ikusgai jarriko direnak:

AUKERATUTAKO OBRAK

Artista Obraren izenburua Herrialdea
Ana Belén Jarrín Barriosuso Ekuador
María Belén Robeda La naturaleza Argentina
Masha Wysocka Jardín de naturalización Belgika
Mario Molins Catharsis for an olive tree

Espainia

Emilio Lizcano Tu mar infinito - Ballena Floral

Espainia

Libe Belandia Estamos en ello / En ello estamos

Espainia

Mila Dolz Homenaje a Unamuno

Espainia

Iker Vázquez Hygieia

Espainia

Edizio honetan beste berritasun bat artisten obren erakusketa izango da, hiriko zenbati saltokitan ikusgai jarriko baitira lanak. Artotekako bildumako artelanak dira, eta interesa duen orok maileguan eska dezake artelan bat, etxean hiru hilabetez edukitzeko. Zehazki, Mawatres, Miguel Cordero, Maite Pinto, Verónica Domingo Alonso eta Iván Gómez artisten lanak egongo dira ikusgai, Papel y +, Bost Woman, Bost Man, Nekane eta Zebra dendetan. Obrak maiatzaren 23ra arte egongo dira ikusgai.

X