"Alkatea auzoetan" programa Arbesen izango da aste honetan

“Alkatea auzoetan” herritarrek parte hartzeko programa bat da, eta, beronen barruan, aste honetan Arbesen izango da alkatea. Joan den urtearen bukaeran, berriro jarri zen martxan programa, formatua berrituta, eta zortzigarren saioa izango du hau; aurrez, Behobian, Urdanibia auzoan, Elitxu-Lapitze eta Oñaurren San Miguelen, Santiagon, Alde Zaharra-San Juan, eta Anaka-Puianan egon zen alkatea.

Aurreko urteetan, saio bat egiten zen, auzo bakoitzeko auzo elkartearen lokalean, baina, oraingoan, aste osoa eskaintzen zaio auzoari: José Antonio Santano alkatea auzoan barrena doa auzotarren hobekuntza proposamenak, iradokizunak eta kexak biltzen. Gainera, auzotarrek udal webgunearen bidez helaraz ditzakete beren komentarioak, edo aurrez aurre, egun batean auzoan bertan instalatzen den karpa batean.

Hau da auzoko bisitako egutegia: Udalaren webgunean erabilgarri dago jada (http://www.irun.org) iradokizunen postontzia, asteartean (maiatzak 17) instalatuko da karpa, goizeko 11:00etan, Leandro Agirretxeren plazan, eta alkatea auzoan ibiliko da auzo-elkarteko ordezkariekin hurrengo egunean (maiatzak 19, osteguna).

Webgunean kontsultatu ahalko dira ekimen honetan hartutako konpromisoak. Espazio horretan bertan ikusgai daude dagoeneko azken bisitan hartu zirenak. Azken eguneraketa Anaka-Puianako bisitaren balantzea da. Jasotako eskaera gehienak hiri-mantentzearen eta lorezaintzaren arlokoak dira. Horrela, jasotako eskariei erantzuteko, elementuak konpondu edo ordezkatuko dira, kasuaren arabera, zenbait farola eta paperontzitan, eta eserleku gehiago instalatuko dira hala Soroxartako parkean nola Letxunborro hiribideko tarte zehatz batean. Horrez gain, gai horiei buruz auzotarrek aurkeztu zituzten kezkak aztertuko dira. Beste gai batzuk  ere jaso genituen, mugikortasunari, bizikidetzari edo hirigintzari buruzkoak, besteak beste. Guztiak ere www.irun.org webgunean kontsultatu daitezke.

X