Animalien babesari eta ongizateari eta horiek edukitzeari buruzko udal ordenantza berria idazten hasi aurretik, herritarrek parte hartzeko prozesu bat ireki da

Irungo Udalak jakinarazten herritarrek parte hartzeko prozesu bat abian jarri dela, animalien babesari eta ongizateari eta horiek edukitzeari buruzko udal-ordenantza berriaren zirriborroa egiteko lanetan. Helburua ordenantza egiteko prozesua aberastea da eta, horretarako, interesdunei eskatzen zaie beren iritziak edo iradokizunak helarazteko. Ahalik eta informazio gehiena lortu nahi dugu.

Parte hartzeko zenbait kanal egongo dira. Hasteko, astelehenean (maiatzak 16), dokumentu bat bat igoko da Udalaren webgunera, nahi duenak kontsultatu dezan, arau berria idatzi aurretik. Informazio hau emango da bertan: ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak; ordenantza onestearen beharra eta aukera; ordenantzaren helburuak; araudi bidezko eta bestelako konponbide alternatibo posibleak.

Interesdunek kontsulta horri erantzun diezaiokete, gai horiei buruzko iritziak edo iradokizunak emanda, 15 egun balioduneko epean, dokumentua argitaratzen denetik. Horretarako, HAZen egoitza elektronikoa erabil dezakete  edo aurrez aurre egin dezakete HAZean, aldez aurretik 010 edo 943 505152 telefonoetan hitzordua hartuta.

Ordenantza berri hori idaztea gure maskoten babesa areagotzeko Udala ematen ari den urratsetako bat da. Helburu nagusia, besteak beste, hirian animaliak edukitzeko eta horien babesa eta ongizatea bermatzeko dugun araudi guztia eguneratzea da. Ildo horretan, gogoan izan behar da Udaltzaingoan berriki ezagutzera eman dituela bide publikoko animaliak jaso, ostatua eman eta zaintzeko zerbitzuaren kontratu berrian jasotako hobekuntzak. Lehendik ere egiten zen lan hori, udaltzainek bide publikoan abandonatuta eta/edo zaurituta zeuden animaliak jasotzen eta zaintzen baitzituzten.  Horretarako, Udalak horiek jasotzeko zentro bat du. Bertan zainduta egoten dira, eta albaitari bat ere badago.

X