Irundik pasako da igandean "Itzulia Women"

Irungo Udalak jakinarazten du igande honetan, maiatzak 15, gure hiritik pasatuko dela Itzulia Women 2022 emakumezkoen txirrindularitza-lasterketa. Hirugarren eta azken etapa izango da, 139,8 kilometrokoa eta Donostian amaitzen dena. Jaizkibelera igo ondoren, tropela Irunera jaitsiko da. Antolatzaileen kalkuluen arabera, 12:07 eta 12:26 artean etapa erdiko esprinta egingo dute lasterkariek Colón pasealekuan, eta ondoren lasterketa gure hiritik irtengo da Gipuzkoa hiribidean barrena.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 11:15etatik 12:45etara bitartean gutxi gorabehera, Itzulia Women lasterketa dela eta, hiriko hainbat lekutako zirkulazioa aldatuko da, honela:

11:15ETATIK AURRERA

GI-636 errepidetik eta Zubimuxuko biribilgunetik Hondarribira joateko bidea itxiko da. 

11:30ETATIK AURRERA

Lasterketa dela eta, zenbait kale moztuko dira: 

LETXUNBORRO hiribidea - HONDARRIBIA kalea - COLÓN pasealekua -

 GIPUZKOA hiribidea eta ELIZATXO hiribidea.

              

Udaltzaingoak desbideratze batzuk antolatu ditu, denbora tarte horretan Irun erdialdeko zirkulazioa ez dadin guztiz eten, kontuan hartuta goian aipatutako kaleen ingurukoetan ere nabarituko dela lasterketaren eragina.  Hiri barneko joan-etorrietarako saihesbidea erabiltzea gomendatzen da, eta, hiritik irteteko eta sartzeko, AP-8 autobidea.

Renfeko geltokira sartzeko eta irteteko: bertara joateko GI-636 - Ospitaleko biribilgunea - Letxunborro eta Anaka kalea erabili behar dira (hori izango da aukera bakarra).

Erdiguneko aparkalekuetara joateko:

  • Colóneko aparkalekua: 11:30 arte, sarbide arrunta; 11:30etatik aurrera, Jose Ramon Agirretxe - Joaquin Gamonetik bakarrik sartu eta irten ahalko da; Gipuzkoa hiribideko sarbidea itxita egongo da.

             

  • San Juaneko aparkalekua: ohiko funtzionamendua.

Lasterketa amaitzean eta oinezkoen segurtasuna bermatuta dagoenean kenduko dira murrizketak (12:45etarako aurreikusten da, gutxi gorabehera). Bitartean, joan-etorrietarako saihesbidea erabiltzea gomendatzen da

X