Behobia Erdi Arora itzuliko da berriro

Maiatzaren 12tik 15era bitartean, Erdi Aroko azokaren zazpigarren edizioa antolatuko da Behobian. Auzoko bizilagunen eta merkatarien elkarteek sustatzen dute ekimena, eta Irungo Udalaren laguntza jasotzen dute.

Paco Martínez Behobiako auzo-elkarteko presidenteak ekimenaren itzulera nabarmendu du, pandemiaren ondorioz azken bi urteetan bertan behera geratu ondoren. «Auzoak ilusio handiz berrekin dio programa honi. Izan ere, jarduera ugari antolatzen dira hari esker, familiak Behobiara etor daitezen eta irundar guztiek goza dezaten».

Asteburu honetan Behobiara joaten diren guztiek merkataritza-eremuko kaleetan Erdi Aroko merkatu bat aurkituko dute, betiko postuekin: artisauenak, elikagaienak eta ofizio-tailerrak.  Girotzeko jarduerak ere egingo dira, bai eta ikuskizunak ere, hala nola kalejirak eta garaiko musikaren emanaldiak, guztiak ere minutu gutxian behin.  Gainera, merkatuaren eremu guztia apainduko da, Erdi Aroko banderak, toldoak, armarriak edo estandarteak jarrita.

Berritasun bezala, aurtengo merkatuan hamar bat postu erreserbatu dira Eskuz-lan elkarteko tokiko artisauentzat. Igandero ekitaldiaren zenbait ekimenetan parte hartu dute dagoeneko.

Merkatuaren irekieraren egunean, José Antonio Santano Irungo alkateak merkatariak, auzo-elkartea eta Behobiako auzotar guztiak zoriondu ditu, ekimena berriz antolatzeagatik. «Ekimen dibertigarria da, desberdina, eta merkataritza dinamizatzen du, non eta aldatzen eta hobetzen jarraitzen duen auzo batean, Behobian. Pandemiaren ondoren azokari berrekitea oso albiste ona da, eta frogatzen du normaltasuna itzultzen ari dela, horrelako ekitaldiak antolatzeari dagokionez».

Mercado medieval Behobia 2

X