Marrazki eta Pintura Akademiaren hurrengo jarduerak

Irungo Udaleko Kultura Arloak Marrazki eta Pintura Akademiak hilabete honetarako antolatu dituen jarduerak iragarri ditu: bi espezializazio ikastaro eta “Begiradak” programaren beste saio bat.

GIZA IRUDIA MODELO NATURALAREKIN: TAILERRA

Modelo profesional baten laguntzaz, giza gorputza irudikatzeko saio praktiko bat egingo da, maiatzaren 14an, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Hilaren 11n bukatuko da izena emateko epea, asteazkenarekin, eta, izena emateko, interesdunek E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora idatzi behar dute, edo 606 220 417 edo 695 752 994 telefono zenbakira deitu. Prezioa 21,60 € da, eta ez da beharrezkoa pintura ezaupiderik izatea aurrez.

AIRE ZABALEKO PINTURA

Ikastaroak lau ordu iraungo du, eta paisaiak margotzeko eta paisaia naturatik irudikatzeko interesa dutenentzat izango da, maiatzaren 21ean, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Hilaren 11tik 21era bertara bitartean eman ahalko da izena, eta, izena emateko, interesdunek E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora idatzi behar dute, edo 606 220 417 edo 695 752 994 telefono zenbakira deitu. Prezioa 21,60 € da, eta ez da beharrezkoa pintura ezaupiderik izatea aurrez.

figura

X