2022ko San Martzial kartel lehiaketa

Arte, komunikazio, diseinu eta argazkilaritzaren munduko pertsonek eratutako Arte Batzorde batek aukeratu ditu bost kartel finalista 2022ko Sanmartzialerako.

Gehien gustatzen zaizun kartelaren aldeko botoa emateko epea apirilaren 30etik maitzaren 15era izango da. Horretarako, segurtasun osoz identifikatu behar da Irun Txartelarekin, udal webgunean.

18 lan aurkeztu ziren, eta horietatik 5 hautatu dira:

  • 1. kartela: HASIERA
  • 9. kartela: SUBIDA A LA ERMITA
  • 13. kartela: TRAS DOS AÑOS DE "SIESTA"
  • 14. kartela: SKYLINE
  • 17. kartela: TXAPELGORRIS

Jarduera hau Kultura arloak 2022ko sanmartzialetara begira abian jarri duen ekimenetako bat da. Jaien ospakizuna eta programazioa pandemiaren egoeraren arabera egokituko dira.

 

X