Irungo Udalak milioi bat euro baino gehiago aktibatu ditu Irungo familientzako gizarte larrialdietarako laguntzetan eta laguntza berezietan

 

Gizarte Ongizateko ordezkari David Nuñok eta arloko zuzendari Mila Holgadok, astelehen honetan, departamentu honek kudeatzen dituen bi prestazio garrantzitsuenen berri eman dute. Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) eta Laguntza Bereziak dira prestazio horiek.

David Nuñok iazko zifrak errepasatu ditu, eta aurtengo aurreikuspenaren berri ere eman du. Berrikuntzen artean, errefuxiatuen arreta indartu dela azpimarratu du.

Ordezkariaren hitzetan, “oso garrantzitsua da aurten laguntza hauetan izango diren nobedadeen berri ematea, oso garrantzitsuak baitira familia askok egunero izaten dituzten beharrei erantzuteko”. Azkenik, nabarmendu duenez, “herritarrek azkenaldian oso egoera zaila bizi izan dute, eta horrek esan nahi du erakundeek ahalegin handiagoa egin behar dugula ahalik eta pertsona gehien babesteko”.

Eusko Jaurlaritzak finantzatu eta udalak kudeatzen duen Gizarte Larrialdietarako Laguntzen (GLL) programak 1.159.007 euroko aurrekontua du aurten. Aldi berean, udalak laguntza bereziak ere jarri ditu abian. Diru-sarrerak Bermatzeko Sistemaren esparru orokorretik kanpo dauden egoeretarako ezohiko laguntzak dira, eta udalak kudeatzen eta finantzatzen ditu. Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta edo Gizarte Larrialdiko Laguntzak jasotzeko betekizunen bat (adibidez, erroldatze-denbora) betetzen ez dutenentzako dira, edo beste prestazioetan jasotzen ez diren kontzeptuak hartzen dira kontuan, esaterako, gizarte-langileek egoera berezia delako udalaren laguntza justifikatuta dagoela baloratzen badute.  Iazko gastua baino kontu-sail handiagoa aktibatu da: 112.000 euro, eta, horrenbestez, bi laguntzen guztizkoa 1.271.007 eurokoa da herritarren oinarrizko beharrei erantzuteko.

 

Errefuxiatuentzako arreta

 

Udal funtsekin finantzatutako laguntza berezi horietan, nobedade gisa, gerra-gatazketatik (gaur egun Ukraina) ihes egin behar izan duten familientzako laguntza ekonomikoa aktibatu da, mantenuaren kontzeptuan.  Gizarte Ongizateko arloak jakinarazi du beste behar-kontzepturen bat balego baloratu egingo dela, gainerako herritarrekin gertatzen den bezala.

Laguntza horiek mantendu egingo dira premia egoerak irauten duen bitartean edo bestelako laguntzak jaso ahal izan arte. Zehazki, mantenurako laguntzak (elikadura), premia larrian dauden pertsona edo bizikidetza-unitateentzako dira, beste prestazio ekonomikorik jaso ezin badute, aurretik gizarte-langileak baloratuta, eta bestelako laguntzak formalizatu arte.

Gatazketatik ihesi eta batzuetan oso-oso gauza gutxirekin gure hirira iristen ari diren pertsonei eta familiei laguntzea baloratzen da. Prestazio horiek, beraz, gizarteratzeko eta autonomia izan dezaten bideratuko dira.        eta laguntza izango da gizarteratzeko prozesuan, edo bermatu egingo da beren mendekotasun- edo babesgabetasun-egoeraren ondorioz dituzten beharrak aldi baterako estalita izango dituztela.

Gainera, laguntza bereziek berrikuntza gehiago dituzte, kasu batzuetan familia edo partikular bakoitzak jaso dezakeen gehieneko kopurua handitu egin baita. Alokairu-gastuetarako laguntzen atalean, kontzeptu horretarako hileko laguntzen gehienezko zenbatekoa 250 eurotik 275 eurora igo da, eta mantenurako laguntzen zenbatekoa ere hileko 250 eurotik 400 eurora mugatu da, kasu bakoitzean bizikidetza-unitate bakoitzaren beharretara egokitzeko.

Era berean, GLL programan eta energia (elektrizitatea, gasa, etxerako bestelako erregaiak) gastuengatiko laguntzetan ere aldaketak izan dira:  urteko laguntzak 1.500 eurorainokoak dira; aurreko ekitaldian, 900 euroraino zen. Beraz, gehienez ere 125 euro emango dira hilean (2021ean, 75 euro). Etxebizitza edo bizitokia erabili eta mantentzeko beharrezkoak diren beste gastu batzuengatik (ura, zaborra, estolderia, hiri- eta landa-izaerako ondasun higiezinen gaineko zerga, jabe-erkidegoaren kuotatik eta etxebizitzaren segurtasunarekin zerikusia dutenak), urtean gehienez ere 900 euroko zenbatekoa proposatu da (2021ean, 780 euro izan ziren). Gehienez ere 75  euro emango dira hilean (65 euro, 2021ean). Alokairua ordaintzeko laguntzen hileko gehieneko zenbatekoa ere 275 eurora igo da.

Bestalde, David Nuñok jakinarazi du arloak dagoeneko aurreikusi du GLLen kontu-saila udal-fondoekin handitu beharko balitz udalak, aurreko urteetan bezala, aurrekontu gehiago erabiliko lukeela herritarren behar horiei erantzuteko.

 

2021eko balantzea

David Nuño ordezkariak 2021eko errepasoa ere egin du. GLLen deialdian guztira 716 eskaera aurkeztu ziren. 608 familia-etxe izan dira gizarte-larrialdietarako laguntza horien onuradun. Kontuan hartuta familia bakoitzak laguntza bat baino gehiago jaso dezakeela prestazio honen premia-kontzeptuei aurre egiteko, guztira 1.427 laguntza eman dira (1.419, 2021ean). GLLak jaso dituzten biztanleen ezaugarriei dagokienez, adineko pertsona hartzaileak nabarmendu behar dira (60 urtetik gorako 214 eskatzaile).  Kontzeptuka, behar motaren arabera, emandako laguntza gehienak etxebizitza ordaintzeko gastuei erantzuteko dira. Hala, 271 laguntza eman dira hipoteka-kreditua, alokairua, ostatua eta abar ordaintzeko.

Bestalde, 2021. urtean, udal-finantzaketako 69.682,38  euro erabili dira, Laguntza Ekonomiko Berezien eskaerei aurre egiteko. Guztira, 146 bizikidetza-unitatek jaso dituzte laguntza horiek. Laguntza gehienak etxebizitza ordaintzeko izan dira. Hala, 62 laguntza eman dira alokairua edo hipoteka-kreditua ordaintzeko, edo alokairuko etxebizitza eskuratzeko. GLLen eta Laguntza Berezien aurrekontua 1.244.673,74 eurokoa izan zen 2021ean.

 

Kontaktua

Aipatu behar da lehen mailako arreta-zerbitzuko gizarte-laneko langileen bidez eskatzen direla prestazio horiek. Bulegoak ospitale zaharrean daude, Urdanibia plazan, eta honako hauek dira harremanetan jartzeko telefonoa eta posta elektronikoaren helbidea:

Tel.: 943 50 53 57 / 50 53 58

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Informazio gehiago. udalaren www.irun.org wbgunean, "Gizarte zerbitzuak" atalean.

X