Ukraniarako laguntza

Ukrainako gerra hasi zenetik, elkartasun- eta laguntza-bide ugari ireki dituzte erakundeek, GKEek eta elkarteek, gerratik ihesi beren herrialdea utzita doazen pertsonei laguntzeko.

Irun hasieratik ari da elkarlanean Eusko Jaurlaritzarekin eta Espainiako Gobernuarekin, Ukrainako herritar horiei bizitokia emateko eta mugitzen laguntzeko. Horrez gain, harreman zuzena dugu Ukraina-Euskadi elkartearekin; izan ere, elkarte honek ordezkaritza bat du hirian, eta bertan, Ukrainako 300 pertsona inguru bizi dira. Bestalde, beste zenbait elkarterekin ere harremanetan gaude, hala nola Chernobil Ekartearekin.

Udalak adierazi duenez, Ukraina-Euskadi elkarteak jakinarazi du lagundu nahi dutenek Pentekoste parrokiara eraman ditzaketela, goizeko 10etatik gaueko 21ak arte, oinarrizko laguntzarako materiala, hotzerako arropa, norberaren garbitasunerako materiala eta galkorrak ez diren elikagaiak. Nafarroako hiribideko denda ukrainarrean ere materiala biltzen ari dira, merkataritza-orduetan. Elkarte horrek, gainera, dohaintzetarako aurrezki-kontu bat du, bidaltze-gastuak ordaintzeko. (E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.)

Kamioiak eta biltegiratzea

Ukraina-Euskadi elkartearekin irekitako lankidetzaren ildoan, udalari adierazi zioten pabiloi bat behar zutela bidalketen logistika antolatzeko, eta materialak Ukrainako mugara helarazteko garraio-enpresen laguntza ere behar zutela.

Bi kasuetan lagundu ahal izan zaie. Kamioien kasuan, Guitrans Fundaziotik koordinatuta, hiriko hainbat garraio-enpresak errepideko bidalketak finantzatu dituzte haraino, Pentekoste parrokian jasotakoa eramateko.

Orain arte, XPO eta Levatruck enpresetako bi kamioi abiatu dira Polonia eta Ukraina arteko mugarantz –bat iritsi da dagoeneko, eta bestea iristear omen da–, beste enpresa batek, Mercaoilek, dohaintzan emandako gasolioa baliatuz. Bidalketa gehiago ordaintzeko, Guitrans Fundazioak kontu bat zabaldu du bankuan, bazkideen funtsak biltzeko.

Beste laguntza eta informazio batzuk

Gainera, udalak gogorarazten du Unicef, Save the Children, Gurutze Gorria, Caritas, Munduko Medikuak, Mugarik Gabeko Medikuak eta Acnur erakundeek dei egin dutela erakunde horiei dohaintzak eginez dirua biltzeko.

Bestalde, udala dagoeneko lanean ari da Irungo lehen familia ukrainarrek, printzipioz hiriko bizilagunekin zerikusia dutenek, bereziki adingabeak ahalik eta azkarren eskolatze-zirkuituetan, eskola-kiroletan eta abarretan sar ditzaten.

Udalak, halaber, kontuan hartu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiaren gomendioak Ukrainatik joan diren adingabeen harreraren inguruan  eskaerak egon daitezkela eta, eta gogorarazi du, adingabe bat hartu nahi izanez gero, harremanetan jarri behar dela E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.  helbidean edo 943 11 25 22 telefonoan.

Etxebizitza partikularrean Ukrainako pertsona horietako bat bizi dela aitortua izan dadin, prozedura jarraituz kudeatu behar da, eta Errefuxiatuari Laguntzeko Espainiako Batzordearekin harremanetan jarri, horrek laguntzen baitu bizileku-baimenak eta aholkularitza juridikoa tramitatzen (943 242 483).

Familiei bizitokia emateko etxebizitza hutsak eskaintzeko, jarri harremanetan E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidean.

Bestalde, gogorarazi behar da Ukrainako senitartekoen informazioa izateko badagoela zenbaki bat larrialdi kontsularretarako (620 641 324), edo Ukrainako enbaxadak ere badirela Madrilen eta Bartzelonan.

Kontuz iruzurrekin

Era berean, Errusiaren inbasioak herrialdean eragindako gerra dela eta, Udaltzaingoak ohartarazi du iruzur egiten saiatzen ari direla egun hauetan Ukrainarekin bat egiten duen laguntza humanitarioarekin lotuta.

Joan den astean, Gurutze Gorriko arduradunek Udaltzaingoari jakinarazi zioten zenbait pertsona "Ukrainako berreskurapenerako" dirua eskatzen ari zirela kalean, Gurutze Gorriaren izenean. Abisua jaso ondoren, udaltzainak bertara joan ziren, baina une horretan ez zuten inor aurkitu han.

Nolanahi ere, Gurutze Gorriaren helbidearen bidez, baieztatu da ez dagoela kanpaina ofizialik horretarako. Era berean, erakunde horrek Irunen duen ordezkaritzatik jakinarazi dute dirua inoiz ez dutela horrela biltzen eta, beraz, iruzur egiten ari direla

X