Ayuntamiento de
Buscador

Udalak Irungo landabide gehiago berrituko ditu

«Obra hauek, seguruenik, ez dira hirian egiten diren beste batzuk bezain ikusgarriak, baina iruditzen zaigu oso garrantzitsuak direla horiek ere. Izan ere, baserrietako sarbideak eta hobetzera eta bide ibilgarriagoak egitera bideratuta daude, eta asko dira gure udalerriko landa-guneetara paseatzera eta gozatzera joaten diren irundarrak, batik bat eguraldi ona egiten duenean», adierazi du Cristina Labordak.

Iaz 73.785,80 euroko aurrekontua erabili zen horrelako lanak egiteko, eta hondatuta zeuden bide-zatiak konpondu ziren Lapize, Olaberria eta Meaka auzoetan. Xeheago azalduta, aurrena 20-30 metroko bide zati bat konpondu zen Lapizen, zehazki Altamirako bidean, Azpilikueta baserrira daraman bidean; Olaberrian, aldiz, 100 metro inguruko bide-zatia konpondu zen, Meakarreko bidean. Azkenik, bide-zati bat aldatu zen Meaka auzoan, 100 metro ingurukoa hori ere, Makatzaga bidean, Burutaran baserriko sarbidean.

Puntu horietan guztietan, bideen hormigoizko zoladura konpondu zen, irisgarritasuna hobetzeko eta joan-etorriak errazteko. Alabaina, aukeratutako gune batzuetan ez zegoen hormigoirik, eta, horregatik, proiektua osatzen duten konponketa-lanen barruan, gainazal mota hori instalatu zen. Mikel Telletxea Juanena enpresa arduratu zen lanak egiteaz.

Milioi bat inguru

Azken urteetan egindako hobekuntzen jarraipena izango dira lan hauek. Guztira, aurreko urteetako jarduketak kontuan hartuta, 2015etik 2021era bitartean, ia milioi bat euro inbertitu da, zirkulazio handiko hainbat landabidetan, hala nola Etxeberrin, Oiakintan eta Zamora baserriko eta Irugurutzetako labeetako sarreretan.

2022ari begira, Obra arloak jakinarazi du prest duela kanpaina berri bat. Bide-zati hauek konponduko dira:

  • Altamirako bidea, Lapizen: Zehazki, proiektuan 270 bat metroko bide-zatia konpontzea planteatzen da, Abelenea eta Elordi baserrien artean. Bide-zati hori oso egoera txarrean dago, narriatuta eta arrakalaz betea.
  • Meakarreko bidea, Olaberrian: Bide horren zati bat 2020an berritu zen, eta orain horren narriatuta ez zauden eremuak hobetuko dira. 240 metro konponduko dira, Aingeruenea baserriko bidegurutzetik gorantz. Zati hori oso egoera kaskarrean dago: arrakala ugari dauzka eta gaizki drainatzen du.

Guztira, 100.000 euro inguru da lan horietarako aurrekontua, EH Bilduren zuzenketa bati jarraikiz.

X