Ayuntamiento de
Buscador

Balorazio ona Estatuak Covid-ari aurre egiteko jarritako ezohiko funtsa udalen artean banatzeko moduari buruz

Behin Espainiako Gobernuak COVIDari aurre egiteko jarritako funtsak Gipuzkoako udalen artean nola banatuko diren jakinda, Irungo alkate José Antonio Santanok poza adierazi du. Joan den urtearen bukaeran, Irungo alkate eta EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteko lehendakariordeak Herri Dirubideen Euskal Kontseilua biltzera deitzeko eskatu zuen, gaia lantzeko hain zuzen ere, baita pandemiak autonomia erkidegoetan izandako ondorioak arintzeko baliabideak bidezko moduan banatzeko ere.

Jakinarazi berri denez, Gobernuko Kongresuak banaketa berresten badu betiere, Gipuzkoako Foru Aldundiak Estatuak COVID-19aren kontra jarritako 25,1 milioi transferituko dizkie udalei. Ondoren, udalek oinarrizko zerbitzu publikoak (osasuna, hezkuntza, gizarte zerbitzuak...) sendotzeko zein beste eskumen batzuk baliatzeko erabili ahalko dituzte. Irunek 2.131.000 euro jasoko ditu.

"Udalek lehen pertsonan egin diegu aurre gure herritarren eskaera eta beharrizanei Covid iritsi zenetik. Pandemiak gure bizilagunen, enpresen, autonomoen etabar artean izan duen eragina arintzeko plan, politika eta laguntza zehatzak jarri ditugu martxan, eta uste dut orain Espainiako Gobernuak ondorioak arintzeko bideratu dituen funts horien zati bat jasotzeko eskubidea dugula", azaldu du Irungo alkate eta Eudeleko presidenteordeak.

"Herritar askok eta sektore askok lankidetza eta laguntzak eskatzeko jo duten lehen atea izan gara; ez dut uste zentzuzkoa denik ustekabeko gastu horiek arintzeko funtsak orain ez iristea".

X