Ayuntamiento de
Buscador

Ogasun arloak aste honetan hasiko ditu 2022ko aurrekontuetarako negoziazioak

Joan den ostegunean, hilak 13, 2022rako aurrekontu orokorren proiektuaren zuzenketak aurkezteko epea bukatu zen, eta, horrela, Irungo Udalaren urteko kontuak eztabaidatzeko osoko bilkurarako atzerako kontaketa hasi.

Azken egunotan, lehenengo harremanak izan dira Ogasun Arloaren eta udal talde politikoen artean, baina negoziazioak aste honetan hasiko dira; mahai gainean, Udal Gobernuak prestatutako aurrekontu proiektua eta udal talde politikoek aurkeztutako 53 zuzenketak.

Osoko bilkuraren aurretik ohikoa denez, Ogasun Arloak jarrera konstruktiboz helduko die negoziazioei, proposamenak jaso eta onartzeko prest, aurrekontuak aberastu nahian. Izan ere, aurten ere eginahalak egin beharko dira pandemiari aurre egiteko eta irundar talderik kaltetuenei laguntzeko.

Ildo horretatik, Miguel Ángel Páez ordezkariak nabarmendu duenez, “oso garrantzitsua da bat egin dezakegun gaiak bilatzeko lan egitea, are gehiago gaur egun; sigla politikoak alde batera utzi eta hiriak aurrera egiten jarraitzeko adostasuna lortzen saiatu behar dugu”. Urtarrilaren 31n izango da aurrekontuak lantzeko osoko bilkura.

82 milioi

Udal gobernuak aurkeztutako aurrekontuaren zenbatekoa 82.081.176,45 euro da; hau da, 2021ean baino % 5,8 gehiago. Nabarmentzekoak dira zerbitzu publikoen indartzea, langile gehiagoren kontratazioa, gastu sozialaren igoera, 8,7 milioi euroko inbertsio bloke bat eta gobernu programaren barruko zenbait konpromisoren gauzatzea. Era berean, aipagarriak dira Europako funtsetara aurkeztutako proiektuak.

X