Pio XII. eneko aparkalekuko sarrerak aldatzea aztertuko du Udalak

Irungo Udaleko Obra Arloak Pio XII.eneko aparkalekuko sarrerak aldatzea bideragarria den ikusteko azterketa bat idazteko lanak enkargatu ditu.

Obretako ordezkari Cristina Labordak adierazi duenez, “aztertu nahi dugu zer aukera ditugun sarrerak aldatzeko eta, horrela, berauek hobetzeko, badakigu-eta egungo egoeran ibilgailuek zailtasunak izan ditzaketela. Aparkalekuak hogei urte baino gehiago ditu, eta, honelako hobekuntza bati heltzeko, lehenik, azterketa bat enkargatu behar da, aukera guztiak izateko mahai gainean”.

Zehazki, lehenengo fasean, aparkalekuaren egungo erabilera eta instalazioan bertan zein kanpoan berau erabiltzeko dauden zailtasunak ebaluatzeko datu guztiak bilduko dira: ibilgailuentzako eta oinezkoentzako sarrera eta irteeren kokalekua eta egoera, maldak, erosotasuna, inguruko trafikoa...

Lanak idazteko epea bi hilabete da, eta fase honetarako aurrekontua, 11.253 euro.

X